Sandy Cabrera Arteaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sandy Cabrera Arteaga

Bizitza
JaiotzaHonduras, 2000 (23/24 urte)
Herrialdea Honduras
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Espainiako keinu hizkuntza
alemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakemakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta giza migrazioa
Jasotako sariak

Twitter: sandyartx LinkedIn: sandyarteaga Edit the value on Wikidata

Sandy Cabrera Arteaga (Honduras, c. 2000) emakumeen eskubideen aldeko ekintzaile bat da. Herrialdeko hedabide batzuetan, amaren euskal jatorriko abizenaz aipatua izan da (Sandy Arteaga).[1][2]

Idazle eta ekintzaile feminista, neskatila gor baten ama ezkongabea da. Cabrerak aktibismoa egiten du Hondurasen sexu eta ugaltze eskubideen alde, hala nola larrialdiko antisorgailuen erabileraren alde —kalkulatzen da herrialdearen haurdunaldien % 40 ez direla aurrez planifikatuak eta nahitara egindakoak.[3] Ekintza eremu horretan, Acción Joven (Gazte Ekintza) erakundeko partaide izan da eta Hablemos de lo que es (Hitz egin dezagun den horretaz) kanpainaren bozeramaile izan da.[1]

Bere jardueragatik, BBC kate britainiarrak 2022ko 100 emakumeen zerrendan sartu zuen, urte hartan munduan inspirazio eta eragin handiena izan zuten emakumeekin.[4] Hala, zerrenda horretan agertzen zen Hondurasko lehen emakumea izan zen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «Sandy Arteaga, hondureña entre las más influyentes del mundo: BBC» La Prensa (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  2. a b (Gaztelaniaz) Giselle Barahona. (2022-12-06). «Hondureña Sandy Arteaga una de las mujeres más influyentes de la BBC» Once Noticias (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  3. (Ingelesez) Jessica Hoppe. (2022-05-31). «The Fight for Emergency Contraception in Honduras» www.refinery29.com (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
  4. (Ingelesez) «BBC 100 Women 2022: Who is on the list this year?» BBC News (www.archive.org).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]