Sangricesko dorrea
Sangricesko dorrea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Karrantza |
Koordenatuak | 43°12′53″N 3°25′35″W / 43.214736°N 3.426462°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
EJren ondarea | 5 |
Sangricesko dorrea Karrantzan (Bizkaia) izen bereko auzoan dagoen dorretxea da.
2002ko urtarrilaren 14ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaur egun Sangricesko Dorre izenarekin ezagutzen dena San Julian Elizaren iparraldean dagoen eraikin txiki bat da.
Oinplano karratuko eraikina da eta jatorrian zertxobait altuagoa bazen ere, altuera ertaina du. Zenbait gela eta balkoi bat dituen bolumen bat gehitu zaio aurrealdean.
Harlangaitzean aparejatua dago eta akabera handirik eman ez zaien harlanduzko sendogarriak ditu baoetako ertz eta azpaduretan, baita murruzko zenbait horma-atal ere leihoen inguruan.
Hasiera batean bi solairu gehi ganbara zituen. Gaur egun solairu horiek ditu baina besta banaketa batekin: beheko solairuak altuera galdu du eta horrekin batera, solairu noblea eta ganbara behera ekarri dira. Hori horrela izanik, dobela luzeko erdi-puntuko arku zabal bat zeukan beheko solairuak, gaur, ezkerreko aldean eta leiho bilakatua. Gainera, 1540tik aurrera hedatutako eredu errenazentistei jarraitzen dien kartoi-zapata bat ikus daiteke oraingo atzealdeko fatxadan.
Lehenengo solairuan, gaur egungo ezkerreko fatxada (jatorriz nagusia) aurrekoa eta eskuinekoa zulatzen dituzte hiru leiho handik. Horien kanoiak eskartzanoak ziren eta asentuak zituzten, baina takatuta eta zarpeatuta daude.
Solairu horren goiko zatian Matienzotarren armak dituen armarri bat dago. Armarria ertzean egotea modernitatearen erakusgarri nabaria da, eta horren dekorazio-detaileek hori baieztatzen dute. Horrela XVI. mendeko azken herenean kokatzen da eraikina.
Dena dela, argi-sistema guztiz aldatuta dago, dinteldutako leiho handien azpian beste txikiago batzuk baitaude. Ganbarari dagokionez, hau ere behera ekarri da -ganbarako leihatilen eskubanda gisa zeuden harlanduak ikus daitezke oraindik.
Barneko egitura duela gutxikoa da.
Sangricesko dorrea egia esan, XVI. mendeko azken herenean eraikitako jauregi-dorrea da eta beraz, guztiz errenazentista den une batekoa. Horren itxura orokorra bat dator gotiko berantiarreko jauregi-dorreekin, baina bere argi-sistema jatorrian, erdi-puntuko sarrera ikaragarri handi eta dinteldutako leiho handietan oinarritua zegoen, ohitura guztiz errenazentista dena.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).