Santa Korda kalea

Koordenatuak: 43°19′28.50″N 1°59′07″W / 43.3245833°N 1.98528°W / 43.3245833; -1.98528
Wikipedia, Entziklopedia askea

Santa Korda kalea

Donostia, Parte Zaharra
Kalearen sarreran dagoen Eduardo Chillida Belzunceren murala.
Herrialdea
Lurraldea
 Euskal Herria
 Gipuzkoa
Santa Korda kalea is located in Euskal Herria
Santa Korda kalea
Santa Korda kalea
Santa Korda kalea is located in Gipuzkoa
Santa Korda kalea
Santa Korda kalea
Santa Korda kalea is located in Donostiako Parte Zaharra
Santa Korda kalea
Santa Korda kalea
Koordenatuak: 43°19′28.50″N 1°59′07″W / 43.3245833°N 1.98528°W / 43.3245833; -1.98528

Santa Korda kalea Donostiako estuena da, ziur aski gutxien ezagutzen den kalea. San Telmo museoaren eta Abuztuaren 31 kalearen artean doa, Zuloaga plazatik Trinitate plazaraino.[1] Urtetan ia zabortegi bat izan zen.[2] Gaur egun Eduardo Chillida Belzuncere Beste aldean muralarekin duindu da nahiz eta, berez, murala Zuloaga plazan egon. Muralak, 2004an margotuta, kalea itsasoraino luzatuez gero ikusiko genukeen paisaia irudikatzen du.[3]

Hiriko kale zaharrenetariko bat da, 1516an San Telmo inguruan agertzen da kale bat izen horrekin.[1] 1535ko urtarrilaren 17an Udalak Predikatzaileen Ordena edo domingotarrei emaitza egin zien.[4] 1813ko sutean kale hau, Abuztuaren 31 kalearekin batera, erabateko hondamendiatik libratu zen. Gaur egungo kaleari Santa Korda izena 1962an eman zitzaion.[5]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]