Sara Alonso Martinez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sara Alonso Martinez

Bizitza
JaiotzaDonostia1999ko apirilaren 17a (25 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaLleidako Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakiraupen-lasterkaria eta Q113621721 Itzuli

IAAF: 14757964 Edit the value on Wikidata

Sara Alonso Martinez (Donostia, 1999ko apirilaren 17a) gipuzkoar mendi lasterketaria da. 2022an Espainiako txapelduna izan zen.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurra zela hasi zen atletismoa egiten eta 3.000 metroko hesi lasterketa proban aritu zen bereziki.[2] Lleidako Unibertsitatean Heziketa Fisiko eta Kirol ikasketak egiten ari zela zaletu zen mendi-lasterketatan.

2022an Espainiako mendi-maratoi txapelduna izan zen eta Transgrancanaria[3] eta Mont Blanckeko maratoiak irabazi zuen.[4] Zegama-Aizkorri Maratoian hirugarren egin zuen.[5] Emaitza hauei esker Golden Trail Serieseko sailkapen nagusian brontzezko domina eskuratu zuen.[6]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Espainiako mendi-maratoi txapelketa (1): 2022
  • Mont-Blanceko maratoia (1): 2022
  • Transgrancanaria maratoia (1): 2022
  • Zegama-Aizkorri Maratoia (0): hirugarrena 2022an
  • Olla de Núria Vertical (1): 2022[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-06-04). «Sara Alonsok Espainiako txapelketa irabazi du eta Onditz Iturbe azpitxapeldun izan da» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  2. (Frantsesez) Widermag. «Sara Alonso, du tartan à la montagne : le film» Wider, le magazine Trail Outdoor - widermag.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  3. (Gaztelaniaz) «Sara Alonso se corona en la maratón de la Transgrancanaria» Mundo Deportivo 2022-03-06 (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  4. (Gaztelaniaz) «Sara Alonso gana el Marathon du Mont-Blanc 2022 y se pone líder de las Golden» Carreraspormontana.com 2022-06-26 (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  5. Ugartemendia, Unai. ««Zegama-Aizkorrin hiru onenen artean egotea dut amets»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  6. (Gaztelaniaz) Tolosa, M.. (2022-12-31). «Sara Alonso, mendiko lasterkari onenen artean» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  7. (Gaztelaniaz) «Sara Alonso y Albert Pérez vencedores de l'Olla Vertical...» TrailRun (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]