Silvia Bonoli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Silvia Bonoli
Bizitza
JaiotzaBolonia, 1979 (44/45 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
HeziketaBoloniako Unibertsitatea
Stanford Unibertsitatea
Zuricheko Unibertsitatea
Torontoko Unibertsitatea
Municheko Unibertsitatea 2010) Doktoretza
Hezkuntza-mailadoktorea
Jarduerak
Jarduerakikertzailea eta astrofisikaria
Enplegatzailea(k)Ikerbasque
KidetzaNazioarteko Astronomia Elkartea

Twitter: silviettaboh LinkedIn: silvia-bonoli-ab3038107 Edit the value on Wikidata

Silvia Bonoli (Bolonia, Italia, 1979) astrofisikaria eta Ikerbasqueko ikertzailea da.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitan askotan joaten zen mendira, eta maite zuen zerura begiratzea. Batxilergoan letren ibilbidea hartu zuen, baina pixkanaka-pixkanaka zientziarekiko obsesio bat garatu zuen eta astrofisikan doktore izatera heldu zen.[3]

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Silvia Bonoliren ikerketaren ardatza zulo beltz masiboen azterketa da. Boloniako unibertsitatean karrera egin eta Torontoko unibertsitatean astrofisikako masterra egin ondoren, Astrofisikako Max Planck Institutuan astrofisikako doktoretza lortu zuen Munichen (Alemania). Zurich eta Stanfordeko Unibertsitateetan bi ikerketa-egonaldi egin ondoren, Espainiara iritsi zen 2013an, lehenik Aragoiko Kosmoaren Fisika Ikasteko Zentroan ikertzaile gisa, eta, 2018tik, Euskal Herrian Ikerbasque ikertzaile gisa DIPCn.[4][5]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unibertsoko zulo beltz supermasiboak ikertu ditu Silvia Bonolik. Horretaz gain, CFM Materialen Fisika Zentroak antolatutako hitzaldietan parte hartu zuen 2023ko azaroan zientzialariak, Donostiako Tabakalera zentroan. Hitzaldian bi zientzialarien arteko elkarrizketa egon zen. Bonolik Almudena Alonso-Herrero astrofisikaria elkarrizketatu zuen Las galaxias antes de que fuesen galaxias (Galaxiak galaxia izan aurretik) hitzaldian.[6] Galaxien historiaz eta galaxiak sailkatzeko erabiltzen diren irizpideez hitz egin zuten, galaxien eboluzioaz, baita nebulosez ere.[7]

Oraindik ez dakigu zer dagoen zulo beltzen barruan; misterio bat da

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Silvia Bonoli» Ikerbasque, Basque Foundation for Science 2018-08-27 (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
  2. Jauregi, Itsaso. (2023-11-03). ««Oraindik ez dakigu zer dagoen zulo beltzen barruan; misterio bat da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
  3. «Silvia Bonoli – BZP» bzp.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
  4. Silvia Bonoli. .
  5. «Silvia Bonoli» Donostia International Physics Center (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
  6. «Hitzaldi zikloa: Qué sabemos de... Las galaxias antes de que fuesen galaxias» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
  7. «Qué sabemos de… 2023 – CFM – Materials Physics Center» cfm.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]