Silvia San Miguel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Silvia San Miguel

Bizitza
JaiotzaGasteiz, ?
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, piano-jotzailea eta pedagogoa

Discogs: 4419391 Edit the value on Wikidata

Silvia San Miguel Asensio (Gasteiz, XX. mendean) musikagilea, piano-jotzailea eta pedagogogo ezaguna da. Musika-lan ugari plazaratu ditu.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Silvia San Miguel Gasteizen jaio zen. Haurtzarotik musika eta arterekiko grina izan zuen. Bere bi anaiak ere artistak dira: Tomas San Miguel, musikaria, eta Paco San Miguel, eskultorea. Musikaren lehenengo ikasketak Gasteizko Musika Kontserbatorioan egin zituen. Ondoren, 1983 eta 1988 artean, Madrilera joan zen, bertako Errege Kontserbatorioan ikasteko. 1992 arte Madrilen bizi izan zen; urte horretan Ameriketako Estatu Batuetara joan zen, Bostongo Berklee College of Music ikastera. John Bavicchi artistarekin Konposizio lizentzia lortu zuen. Holandan Henk Alkema maisuarekin ikasi zuen. Bostonen ere Jeffrey Rinkekin orkesta zuzendaritza eta Neil Olmsteadekin piano ikasi zuen.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1989 – "Marrakesh Express" Xoxonees taldea, CBS, Madril.
  • 2008 – “Dime”, piano, Musimagic, Madril. Elkarrek banatuta.
  • 2016 – “X Edición de Ondas de jazz”. Zuzeneko grabazioa Jesus Guridi kontserbatorioarekin batera.

Lanen joerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Miguelek tamainu txikiko konposizioak landu ditu, baita ere formatu handiko kontzertuak. Sarritan, pianojole bakarlari moduan ere lan egin du. Disziplinen arteko kolaborazioak asko interesatzen zaizkion: dantza garaikidea, bideosormena... Zinemarako soinu-bandak prestatu ditu ere bai.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1993 – “Writing Division Award” saria, konposizio esparruan, Bostongo Berklee College of Music eskolan.
  • 1994 – Berklee Performance Centerren kontzertu batean aritzeko aukeratua. Pianoz “Shola” lana interpretatu zuen.
  • 2015 – Elena López Agirrek prestatutako “Neskatxa maite” lanean aukeratua. Honetan euskal musikaren 25 emakume aukeratu zituen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. López Aguirre, Elena (D.L. 2015). Neskatxa maite : 25 mujeres que la música vasca no debería olvidar. Aianai Kultur Elkartea. ISBN 9788460656609. OCLC 920319705.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]