Steffen Peters

Wikipedia, Entziklopedia askea
Steffen Peters

Bizitza
JaiotzaWesel1964ko irailaren 18a (59 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduerak
Jarduerakheziera zalduna
Pisua68 kilogramo
Altuera1,73 metro

spetersdressage.com…
Olympic.org: steffen-peters Edit the value on Wikidata

Steffen Peters (Wesel (Alemania), 1964ko irailaren 18a) hipikan aritzen den Alemania jaiotako kirolari estatubatuarra da.

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996ko Udako Olinpiar Jokoetan, Atlanta 1996an (Atlanta), Zaldi-heziera taldeka proban, AEBko taldea osatzen zuten Michelle Gibson (Peronen gainean), Guenter Seidel, (Graf Georgeren gainean) eta Steffen Peters-ek (Udonen gainean) brontzezko domina lortu zuten Alemaniaren (urrezko domina) eta Herbehereen (zilarrezko domina) atzetik.

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), Zaldi-heziera taldeka proban, AEBko taldea osatzen zuten Allison Brock (Rosevelten gainean), Kasey Perry-Glass (Dubleten gainean) Steffen Peters (Legolas 92ren gainean) eta Laura Graves-ek (Verdadesen gainean) brontzezkoa lortu zuten berriro, Alemaniaren (urrezko domina) eta Erresuma Batuaren atzetik.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), Zaldi-heziera taldeka proban, AEBko taldea osatzen zuten Adrienne Lyle (Salvinoren gainean), Steffen Peters (Suppenkasperren gainean) eta Sabine Schut-Kery-k (Sanceoren gainean) zilarrezko domina lortu zuten Alemaniako taldearen atzetik eta Erresuma Batukoaren aurretik.[1][2]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
1996 Atlanta
Ameriketako Estatu Batuak AEB
3. postua, brontzezko domina Zaldi-heziera taldeka.[3]
Udonen gainean.
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
3. postua, brontzezko domina 'Zaldi-heziera taldeka.[4]
Legolas 92ren gainean.
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina Zaldi-heziera taldeka.[5]
Suppenkasper
en gainean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Steffen Peters» olympedia.org (Ingelesez)
  2. «Steffen Peters» olympics.com (Gaztelaniaz)
  3. Zaldi-heziera taldeka. Emaitzak 1996 olympedia.org (Ingelesez)
  4. Zaldi-heziera taldeka. Emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
  5. Zaldi-heziera taldeka. Emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]