Suitzako ekonomia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zürich suitzar finantzen zentroa da.

Suitzako ekonomia, nahiz eta baliabide natural handirik ez izan, munduko merkatu askeko ekonomia aurreratuen eta garatuenetako bat da. Zerbitzuen sektoreak ekonomia honetan paper oso garrantzitsua jokatzen du. Suitzako banku-industria eta turismoa bereziki oso garrantzitsuak dira. Bestalde, langabezia-tasa eta inflazioa bereziki baxuak dira eta haien diru-sarrerak nahiko altuak dira, baita inportazioak ere.

Ikuspegi globala hartuz gero, ikusi daiteke nola Suitzako ekonomia munduko lehen postuan dagoen 2015eko Global Innovation Indizean eta hirugarren 2020ko Lehiakortasun Globalaren Txostenean. Gainera, Nazio Batuen 2016ko datuen arabera, Suitza munduko hirugarren herrialderik aberatsena da Liechtenstein eta Luxenburgoren atzetik bakarrik. Norvegia eta Norvegiarekin batera, biztanleko BPG nominala 70.000 USD baino handiagoa duten munduko hiru herrialde bakarrak dira.

Europako herrialde gehienak bezala, Suitza, funtsean, 500 pertsona baino gutxiago enplegatzen dituen enpresa txiki eta ertainen (ETE) herrialdea da, hirugarren sektorearen garapenak indartu duen fenomenoa delarik: nekazaritzan ez diharduten enpresa pribatuen % 99 baino gehiago ETEak ziren 2005; XX. mendearen bigarren erditik hona gutxi aldatu den zifra da. Lanaldi osoko lanpostuen batez besteko bilakaerak ez du kontzentraziorako joerarik erakusten enpresa pribatu handien dinamismoa handiagoa izan arren.

Suitzako agintarien politika ekonomikoaren filosofia diseinu liberal eta ez-interbentzionista da, eta horrek merkataritza askearen defentsan, diruz lagundutako sektorerik ez erlatiboan -nekazaritza eta garraioaren salbuespen nabarmenak izan ezik- eta eskualde-politika zuhur batean eragiten du.

Sektoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suitzako ekonomiak herrialde garatu baten ohiko eredua jarraitzen du sektore ekonomikoei dagokienez. Langileen gutxiengo txiki batek baino ez du parte hartzen lehen edo nekazaritza sektorean (biztanleriaren % 1,3, 2006an), eta gutxiengo handiagoak bigarren mailako edo manufaktura sektorean (% 27,7 2012an). Langile gehienak ekonomiaren hirugarren sektorean edo zerbitzuen sektorean aritzen dira (% 71,0, 2012an). Suitzako praktika ekonomiko gehienak Europar Batasuneko politiketara egokitu diren arren, merkataritza protekzionismo batzuek irauten du, batez ere, nekazaritza sektore txikiari dagokionean.

Lehen sektorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen sektoreak gutxieneko leku bat hartzen du Suitzako ekonomian. Nekazaritzaren kostuak ez du esportatzen ahalbidetzen estatuaren diru-laguntzarik gabe, milaka milioi franko erabiliz, eta honek nekazari kopuru handi baten biziraupena ahalbidetzen du. Horrez gain, produktu ekologikoen kontsumoa eta ongarri eta pestiziden erabilera murrizketak Suitzako iritzi publikoan garrantzi handia hartu du, eta hori dela eta, kontrolak oso zorrotzak dira eta Suitzako nekazaritzaren irudiari mesede egiten dion faktore nagusietako bat da.

Tarifa handiek eta barneko diru-laguntza zabalek barne ekoizpena bultzatzen dute, gaur egun estatu barnean kontsumitzen diren elikagaien % 60 inguru ekoizten baitu, eta ELGAren arabera, Suitza nekazaritzaren % 70 baino gehiago diruz lagunduta daude.

Protekzionismoak produkzio nazionala sustatzeko jarduten du, baina ez prezioak edo ekoizpen kostua murrizteko, eta ez dago ekoizpen nazionalaren igoera barnean kontsumituko denik; besterik gabe esportatu daiteke ekoizleen mesedetan. 2016an, Suitzako Gobernuak aurrekontu osoaren % 5,5 inguru gastatu zuen elikagaien ekoizpena laguntzeko. Suitzako Nestlé enpresa mundu mailako liderra da nekazaritzako elikagaien industrian.

Bigarren sektorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suitzan 1970eko hamarkadatik bigarren sektorea gainbeheran egon da, batez ere, ekoizpena Asiako eta Ekialdeko Europako herrialdeetara mugitu izan delako urte hauetan. Hala eta guztiz ere, industria mekanikoa, elektronika, erlojugintza, teknologia medikoa eta kimikoa bezalako industriak oso ezagunak dira duten kalitateagatik eta berrikuntzengatik. Domeinu horretako enpresen artean, Novartis, medikamentu generikoen munduko liderra, munduko farmazia-konpainia handienetako bat da, Hoffmann-La Roche moduan, bestalde, erloju sektorea ere aipagarria da.

Suitza goi-mailako erloju eta erlojuen esportatzaile nagusia da. Suitzako enpresek munduko goi-mailako erloju gehienak ekoizten dituzte: 2011n esportazioak ia 19.300 mila milioi franko suitzarretara iritsi ziren, aurreko urtean baino % 19,2 gehiago. Erlojugintza Jura mendilerroaren inguruan kokatzen da, batez ere: Geneva, Vaud, Neuchâtel, Berna eta Jura kantonamenduetan. Erloju marka nabarmenenen artean, Rolex, Patek Philippe, Swatch edo Richemont daude, eta erloju hauek Asiara eta Europara doaz ,batez ere, urtero 20.000 milioi dolar baino gehiago esportatuz.

Hirugarren sektorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, lanpostu gehienak hirugarren sektorekoak dira eta sektore honek aurrera egiten jarraitzen du finantza, aseguru eta garraio jarduerek eta aholkularitzak duten garrantziari esker. Gainera, bizi-mailaren igoera izugarria izan da XX. mendearen erdialdetik aurrera Suitzan. Sektorearen aurrerapenean parte hartzen du biztanleriak aisialdi-jardueretan (oporrak, zinema, jarduerak, kirolak, besteak beste) interesa izateari esker, beste batzuen artean, eta turismoa, bankuak eta ingeniaritza ikasketak oparotasun handiko sektoreak dira.

Atzerriko nazioek aspaldi aitortzen duten Suitzaren neutraltasun eta subiranotasun nazionalari esker, ingurune egonkor bat sustatu dute, non banku-sektoreak garatu eta aurrera egin ahal izan zuen. Suitzak neutraltasuna mantendu du bi mundu gerretan, ez da Europar Batasuneko kidea eta 2002ra arte ez zen Nazio Batuen kide izan. Gaur egun, gutxi gorabehera, kanpoan dauden funts guztien % 28 jatorrizko herrialdea (batzuetan "offshore" fondoak) da, eta 2009an, Suitzako bankuek 5,4 bilioi franko kudeatu zituzten.

Finantza-sektorearen zatirik handiena Zurichen eta Genevan dago. Zurich bankuetan (UBS, Credit Suisse, Julius Baer Group) eta aseguruetan (Swiss Re, Zurich Insurance) espezializatua dago, eta Geneva aberastasunaren kudeaketan (Pictet Group, Lombard Odier, Union Bancaire Privée) eta lehengaien salerosketan, finantzaketa komertzialean eta bidalketa (Cargill, Mediterranean Shipping Company, Louis Dreyfus Company, Mercuria Energy Group, Trafigura, Banque de Commerce et de Placements).

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suitzako ekonomiak oso kualifikazio handiko langileak ditu. Herrialdeko lanaldi osoko langileen laurdena sindikalizatuta dago. Lan- eta zuzendaritza-harremanak adiskidetsuak dira, lan-ekintzetara jo beharrean gatazkak konpontzeko borondatea dutelako. Sindikatuen eta sektore-elkarteen artean egiten dira, askotan enpresaburuen sindikatuetan biltzen direnak, Fédération patronale vaudoise edo Fédération des Entreprises Romandes Genève kasua da adibidez. Gaur egun, 600 hitzarmen kolektibo inguru daude Suitzan, arazo handirik gabe aldian-aldian berritzen direnak. Hala ere, sektore guztietan ez dago estatu mailan gutxieneko soldatarik, baina hitzarmen kolektibo batzuek sektore edo enpresaburu jakin batzuetarako gutxieneko soldata eskakizunak izan ditzakete.

Soldatak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suitzako herritarren soldata munduko beste herrialde gehienetan baino altuagoa da batez beste, bai soldata gordinaz zein soldata garbiaz hitz egiten bada.

Munduko hiri handienetan banatutako hamahiru lanbideren soldaten artean, suitzarren soldata garbia da altuena, Zurich, Basilea eta Geneva munduko lehen hirurak izanda, Eskandinaviako hirien aurretik.

Batez beste, suitzar batek 30 franko inguru irabazten ditu orduko, eta soldata gordinaren eta garbiaren arteko aldea Europako gainerako herrialdeetan baino garrantzi txikiagoa izan ohi da, dauden zerga gutxiei esker, eta horrek azal dezake zergatik lortzen dituen lehen postuak.

Soldata aldatu egiten da gizarte-taldearen arabera: OFEren (Estatistika Bulego Federala) datuen arabera (etxeko diru-sarrerak alderatzen dituzte), nekazari batek batez beste 4.300 franko inguru irabazten ditu, eta langileek, berriz, 7.200 franko inguru irabazten dituzte gutxi gorabehera. Aldea %40 baino gehiagokoa da. Suitzako batez besteko soldata 5.410 franko gordinekoa da.[1]

Soldaten bilakaera etengabea izan zen 1990eko hamarkadara arte, 1993 eta 2000. urteen artean, soldatek bilakaera gutxiko aldia izan zuten. Gaur egun, emakumeen soldaten aurrerapen handia ikus dezakegu, soldata errealaren indizeak ikusi du emakumeen soldatak % 4,1 hazi zirela 2000-2003 aldian, eta gizoneena, aldiz, % 3,5. Horrez gain, emakumeek, oro har, gizonek baino % 15 gutxiago irabazten dutela azaltzen du, nahiz eta genero-berdintasunaren legea konstituzioan jasota egon.

Langabezia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Langabezia bereziki baxua izan da Suitzan, inguruko herrialdeekin alderatuta. 1997an % 5,2ko tasa izan zuen, gorakadaren errekorra izan bazen ere. Langabezia-tasa egonkorra da eta % 3,5 inguruan izan da pandemia heldu arte. Gaur egun % 5,1eko langabezia-tasa dago.

Langabezia-tasa biztanleriaren arabera aldatzen da. Kaltetuenak atzerritarrak dira, eta horien barruan kualifikazio maila baxuagoa da orokorrean. Ondoren, erromatar suitzarrak (frantsesak) eta italiarrak (Ticino) datoz eta tasa baxuenak Alemaniako eskualdeei dagozkie. Langabezia-tasarik handienak hiriguneetan biltzen dira, hala nola Zurich edo Genevan.

Barne Produktu Gordina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suitzako Barne Produktu Gordina etengabe hazi zen 1990eko hamarkadaren hasierara arte. Hamarkada horretatik aurrera BPGa jaisten hasi zen. Gaur egun nahiko egonkor dago eta modu marjinalean egiten du aurrera. XXI. mendearen hasieran jaitsiera txiki bat jasan zuen, baina 2004. urtetik aurrera igoera handia izan du aurreko hamarkadekin konparatuz. Zurich Suitzako hiriburu ekonomikoa da, 70.000 milioi franko suitzarreko errentarekin (66.781 milioi euro); kantoi hau besteetatik urrun dago. Eskualde bakoitzak bere espezialitatea eta errenta-iturria ditu: adibidez, doitasunezko makineriaren industria Jura eta Biel-Bienne eskualdeetan kokatzen da, finantzak eta aberastasunen kudeaketa Geneva edo Zurich eskualdeetan, industria kimikoa eta farmazeutikoa Basilean, eta nekazaritza, batez ere, Bernako eta Valaiseko kantoietan kokatzen da.

Errenta desberdinatsun horren ondorioz, soldatak eta gizarte-prestazioak kantoi batetik bestera aldatzen dira. Neurri batzuk aplikatu zituen Suitza abiadura ezberdinetako garapena saihesteko: errenta apalenak dituzten eskualdeek laguntza ekonomiko gehiago jasotzen dituzte.

2003an, BPGa 433.300 milioi CHF ingurukoa izan zen (281.300 milioi euro inguru). 2004an, BPGaren hazkunde erreala % 1,7ra iritsi zen, eta laugarren hiruhilekoan – % 0,1eko hazkunde negatiboa izan zuen, bost hilabeteko hazkunde positiboaren ondoren. 2008ko krisialdiaren aurretik, Suitzako BPGa 540.000 milioi euro ingurukoa zen, hamarkada hasierako datuekin konparatuta, BPGa bikoiztu egin zen. Krisialdiaren ondoren, ekonomia egonkortu egin zen, mundu mailan gertatu zen moduan. Halaber, orduan, , puntu maximoetara heldu egin zen, 734.400 milioi euroraino iritsiz. Geroago, Covid-19aren krisialdiaren eraginak ekonomian ondorioak izan zituen BPG maila txikituz. Gaur egun, Suitzako ekonomiak eta bere BPGa bere historiako maila altuenean dago, 748.000 milioi euroko balioarekin.

Beraz, batez ere ekonomia esportatzailea da eta duela hamarkada batzuetatik superabita du ordainketa-balantzan. Bere merkataritza intraindustrial garrantzitsuak produktu-kategoria berdinen inportazio eta esportazio handia azaltzen du (enpresa berak erosi eta bere filialei saltzen die), baina Suitzak, gainera, lehengaien, bitarteko produktuen eta balio erantsi txikiko produktuen inportazio handiak egiten ditu. Aldiz, balio erantsi handiko eta eduki teknologiko handiko produktuak esportatzen ditu.

Esportazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esportazioak progresiboki handiagotzen joan dira, 2003an Suitzako esportazioak 123.000 milioi CHF (80.000 milioi euro) ziren. 2008ko krisia baino lehen, Suitzaren esportazioak 136.000 milioi euro inguru ziren eta hamarkada hasierarekin konparatuz handitu egin ziren. Krisialdiaren ondoren esportazioak egonkortu egin ziren eta azken hamar urtetan nabarmenki handitu egin dira. 2016an esportazio maila bikoiztu egin zen. Gaur egungo egoerari dagokionez, Covid-19aren krisiaren ondorioz, hazkundea txikitu egin du, baina gaur egungo esportazioak BPGaren 280.000 milioi dira Suitzako ekonomian. Bazkide nagusiak Alemania, Frantzia eta Italia dira, nagusiki bere ondoan dauden herrialdeak direlako eta kultur antzekotasun handiak dituztelako. Amerikako Estatu Batuak eta Erresuma Batua ere talde honetan sartzen dira. Europar Batasunak (EB) esportazioen % 60 jasotzen ditu, hau da, Suitzako esportazio gehienak Europar Batasunera doaz.

Egia esan, Suitzako esportazioen osaeran industria farmakimikoaren pisuan etengabeko hazkundea ikusten da, neurtzeko eta doitzeko makina eta aparatuen esportazioaren kaltetan, Suitzako industria esportatzaile tradizionala izan dena. Izan ere, neurtzeko eta doitzeko aparatuen (batez ere, erlojuen) esportazio-industriaren pisu-galera oso motel baina etengabea da eta kezkagarria gertatzen ari da. Bilakaera horren arrazoien artean, nabarmentzekoa da frankoaren sendotasunak industria tradizionalean duen eragina, bai eta smartwatchak sartzeak sortutako lehia ere. Apple Watchen jaurtiketa, 2015ean, bereziki kaltegarria izan zen Suitzako erloju-egileentzat.

Produktu farmazeutikoen eskariaren prezioaren zurruntasunak ahalbidetzen du frankoaren sendotasunak sektore horren kanpo-salmentetan eragin negatiborik ez izatea, produktu horien eskari elastikoa dela eta, haien prezioak gorabeherik jasan ez dezaten. Patenteek eskaintzen duten esklusibotasunak ere mesede egiten die; izan ere, Suitza munduko liderretako bat da, per capita patente gehien dituen hirugarren herrialdea baita.[2]

Suitzako esportazioaren sektore nagusiak aldatzen joan dira. Gaur egungo egoera hamarkada mende hasierakoarekin konparatuz maila handi batean aldatu egin da. Bere ekonomiaren sektoreen artean, produktu kimikoak eta farmazeutikoak nagusitasun handia eta pisu nabarmena dauka Suitzaren esportazioetan, 2015ean esportazioen 54.240 milioi euro suposatzen zituzten eta 2020an 77.495 milioi euro suposatzen zituzten. Beste aldetik, Suitzako ekonomia luxuzko produktuen merkatuan nagusia da eta datuek horrela adierazten dute, 2015ean 79.826 milioi euro etortzen ziren Urrezko bitxietatik eta bestelako bitxietatik. 2020an, esportazioak gutxiagotu egin ziren, baina maila egonkor batean mantentzen ziren, 75.598 milioi eurotan hain zuzen ere. Aurreko sektoreak ekonomian pisu handia dute, baina, bestelako sektore batzuek indar handia dute Suitzako ekonomian, adibidez: doitasun tresnen industria (14.652 milioi euro), industria kimikoak (22.352 milioi euro), makineria (18.516 milioi euro), erlojuen industria (15.844 milioi euro) eta elektronika (10.638 milioi euro). Datu guztiak 2020koak dira Suitzako aduanak emandako datuetan oinarrituz.[3]

Esportazioak kontuan hartuta, Suitzak zerbitzuen esportatzaile indartsua du, gehienbat finantza-sektorean jarduten duten enpresek osatzen dute, munduko banku hoberenak Suitza kokatzen direlako. 15.682 milioi euro lortzen ditu finantza-sektoreak emandako zerbitzuen esportazioetatik. Munduko dirudun askok Suitzara dirua eramaten dute zerga sistema askoz malguagoa delako eta bankuek bezeroen kontuak sekretuan mantentzea ahalbidetzen dutelako. Bestelako zerbitzuak ere esportatzen ditu, seguruen sektorean ( 4.821 milioi euro) indar handia dauka, gehienbat finantza sektorearekin lotuta dagoelako eta Lizentzien eta Patenteetatik ( 15.682 milioi euro) ere sarrera handiak lortzen dituzte.

Suitza, tradizionalki, zerbitzuen esportatzailea izan da, batez ere, finantza-sektorekoa. Finantza-zerbitzuengatiko diru-sarrerak zerbitzuengatiko sarrera guztien herena izatera iritsi dira. Hala ere, finantza-krisiaren eta franko suitzarraren estimazioaren ondorioz, informazioa trukatzeko hitzarmenen sinadurak eta beste finantza-plaza batzuen lehiak behera egin dute diru-sarrera horietan, bai eta turismotik datozenak ere, baina zerbitzu teknologikoetatik datozen diru-sarrerak igo egin dira.

Inportazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inportazioei dagokionez, Suitza ez da herrialde inportatzailea, gehienbat merkataritza balantza positiboa duelako. Bere inportazio nagusiak, mugan daude herrialdeetatik etortzen dira: Alemaniatik 10.638 milioi euro, Italiatik 15.692 milioi euro, Txinatik 15.034 milioi euro eta Frantziatik 11.946 milioi euro, datu guztiak 2020koak izanda. Inportatutako produktuak esportatzen direnekin bat egiten dute, bitxien industriak 91.973 milioi euro inportatzen ditu, luxuzko produktuen eskaria oso handia delako. Industria farmazeutikoak 34.161 milioi euro inportatzen ditu eta beste aldetik erregaietatik 5.192 milioi euro inportatzen dira.

Zerbitzu sektoreari dagokion inportazio maila handia da. Nahiz eta Suitza herrialde oso turistikoa izan eta neguko kirolak garrantzi handia daukaten, turismoari dagokion merkatal balantza negatiboa da, 425 milioi euro inportatzen dituelako. Beste aldetik, Suitzak telekomunikazioetan 4.229 milio euro inbertitzen ditu, ikerketa eta garapenean 13.105 milioi euro eta ahoulkularitza sektorean 7.760 milioi euro.[4]

Merkatal Balantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adierazi den bezala, Suitzaren merkataritza-irekieraren maila oso handia da, eta 2019an % 84koa da (esportazioen eta inportazioen batura, BPGaren terminoetan). Hala ere, pandemiaren ondorioz, 2020an behera egin du, % 81,5era iritsiz.

Suitzak azpi-balantza komertzialen, zerbitzuen eta errenten superabitak erregistratzen ditu sistematikoki eta superabit kroniko bihurtzen ditu bere kontu korronteko balantzatik. Deigarria da zenbateko handia duelako, baita termino erlatiboetan ere, BPGren % 10 inguru baita. 2020an Suitzako kontu korrontearen superabita BPGren % 4,9koa izan zen.

Maila ekonomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suitzako biztanleko BPGa munduko altuenen artean dago. Arrazoietako batzuk dira ekoizpena balio erantsi handiko produktuetara bideratzea eta zerbitzuak menderatzea, oso aktiboa baita eta oso ondo garatuta baitago. Gaur egun, Suitzako ekonomia munduko hemeretzigarrena da BPG maila sailkapenean, munduko potentzien artean kokatuta dago, nahiz eta herrialde txikia izan. Bere kokapena, hau da, Europako erdialdean kokatuta egoteak eta kultura desberdinak elkarbizitzeak ekonomia sustatzea bultzatzen dute. Aldi berean, ekonomia handiekin muga izateak esportazioak eta produktuak garraiatzeko aukerak ahalbidetzen ditu. Suitzako per capita BPGa 76.330 €-koa da biztanle bakoitzeko, eta, beraz, biztanle bakoitzeko errentaren araberako herrialdeen konparaketan 196etik 4. postuan dago.

Suitza leku onean uzten duen beste adierazle bat GGIa da, herrialde baten aurrerapena neurtzen duena eta oso leku onean kokatzen duena, giza garapenaren rankingeko (GGI) 189etatik 2. postuan baitago.

Finantza-sektoreak Suitzako ekonomian duen partaidetza murriztu egin da azken hamarkadan, beste sektore batzuek bezala, batez ere nekazaritzakoak, baina baita industria-sektoreak ere, eta nolabaiteko kezka sortu da zenbait esparrutan herrialdearen balizko "desindustrializazioagatik". Hain zuzen ere, sektore horrek "boom" bat erregistratu zuen mende honen lehen hamarkadan, eta, horregatik, frankoaren benetako estimazioan eragin zuen, eta, aldi berean, nazioarteko lehiakortasun-galera eragin zuen Suitzako industrian (batez ere, ekipoak eta makineria fabrikatzeko industrian).


Finantzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moneta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1848an, Suitzako Konfederazioak moneta jaulkipenaren monopolioa bereganatu zuen eta Suitzako frankoa (CHF) 100 zentimotan banatutako zilarrezko txanpon gisa definitu zuen. Hasieran Parisen egin ziren txanponak baina 1855etik aurrera Bernako Moneta Etxeko tailerretara mugitu zen produkzioa. 1865ean Latindar Moneta Batasuna sortzearekin batera, Suitza Frantziako "diru-probintzia" bihurtu zen hamarkada luzez. Konfederazioak billeteak jaulkitzeko monopolioa ere lortu zuen 1891n, baina ezin izan zuen hura baliatu 1910eko ekainaren 25era arte, Suitzako Banku Nazionala sortu zenean Estatuko banku baten aldekoen (parlamentuak onartua baina erreferendumean baztertua) eta jarduerak Konfederazioaren menpe zituen banku pribatu baten aldekoen arteko eztabaida baten ostean. 1926an, Latindar Moneta Batasuna ofizialki desegitean, moneta nazional bakar batek soilik zirkulatzen zuen herrialdean. Bigarren Mundu Gerran frankoa izan zen Europan moneta bihurgarri gogor bakarra, eta horregatik Alemania naziak operazio garrantzitsuak egin zituen herrialdean. 1960ko hamarkadan, zilarrezko txanponen balio metalikoa euren balio nominalaren gainetik nabarmen igo zen, beraz, 1968tik aurrera, kupro-nikel aleazio bat erabili zen Londresen partzialki egindako txanponetarako.

Moneta 10, 20, 50, 100, 200 (lehen 500) eta 1000 CHF billeteek eta 5, 10, 20 eta 50 zentimoko eta 1, 2 eta 5 CHFko (1 CHF = 100 zentimo) txanponek osatzen dute. 1 eta 2 zentimoko txanponak existitu dira baina monetizatu egin dira.

Suitzako Banku Nazionala arduratzen da diru kudeaketaz, gobernutik independentea da eta bere helburu nagusia inflazioari aurre egitea da.

Bankuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an, finantza-sektoreak Suitzako BPGaren % 11,6 inguru adierazten zuen eta 196.000 pertsona inguru enplegatzen zituen, zeinetatik 136.000 banku-sektorean lan egiten zuten, Suitzako langile guztien % 5,6 inguru suposatuz.

Aliatuekin lerrokatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta eurogunearen erdian kokatuta egon, Suitzak bere txanponaren erabilerari eusten dio, Suitzako frankoari, zeinek inflazio arina jasan zuen. Bazkide komertzialen presioek aliatuen arauekin, aldebiko itunekin eta beste hitzarmenekin bat egitera bultzatzen dute, bereziki herrialdeen arteko lankidetza dirua zuritzearen eta terrorismoaren aurkako borrokan gauzatu da. Zerga-iruzurrarekiko tolerantzia-politika tradizionala poliki-poliki baretzen doa eta gero eta gertakari arraroagoa bihurtzen ari da.

Suitza nazioarteko erakunde ugaritako kide da, hala nola NBE (2002an sartu zen), MME, NMF, Munduko Bankua, ELGA, EMLE, BGEB eta UNCTAD. Honez gain, hitzarmen ugari egin dira beste herrialde batzuekin, hala nola EBrekin edo Estatu Batuekin.

1992an herri bozketa baten ostean, suitzarrek baztertu egin zuten euren herrialdea EBn sartzea.

Paradisu Fiskala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suitza, oro har, paradisu fiskaltzat hartzen ez den arren, milaka pertsonek Suitzan bizitzea aukeratzen dute urtero, errenta eta ondare zerga arrunten ordez ordaintzen den eta zergadunaren gastuen arabera kalkulatzen den tasa lauko zergaz baliatzeko. Praktikan, Suitzako administrazioak uste du zerga horrek zegatutako pertsonaren urteko alokairuaren edo bizi den etxearen alokairu-balioaren bost bider gutxienez ordezkatu behar duela. Tasa lauko kreditu baten onuradunek ezin dute lan egin eta, beraz, ezta soldata jaso ere.

Honez gain, Suitzako banku-sekretua bankuei eta aurrezki-kutxei buruzko lege federalaren 47.artikuluak bermatzen du. Hau 1934an sartu zen indarrean eta bankuko ordezkariari bere bezero baten edozein informazio -bankukoa edo ez- zabaltzea debekatu egiten dio. Hau sekretu profesionaltzat har liteke nolabait, sekretu medikoaren balio berekoa. Sekretu hori ken daiteke nazioarteko prozesu judizial batek hala eskatzen badu. Diskrezio horrek kapitalaren etorreraren eta Suitzako frankoaren eta politikaren egonkortasunaren alde egiten du, nahiz eta polemika puntu garrantzitsua den finantza-industrian lehia justuari dagokionez, batez ere, euroguneko herrialdeekin.

Prezio altuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko bizi-kostuaren indizearen arabera, munduko 10 bizi-kostu altuena duten herrietatik 6 Suitzan kokatzen dira eta ondorengoak dira: Basilea, Zürich, Lugano, Lausana, Geneva eta Berna. UBSren ikerketaren arabera, 2018an Zürich munduko hiri garastiena zen, baina postua galdu zuen laster Bermudako Hamilton hiriarekiko.[5]

Bestalde, Big Mac indizearen arabera, zeinek McDonald's konpainiaren izen bereko hanburgesaren balioa Amerikako Estatu Batuetan eta atzerrian berdin balio izateak eragingo lukeen aldaketa azaltzen duen herrialdeko erosahalmenaren parekotasuna neurtzeko, 2017an Suitza munduko herrialde garestiena da (6.35$ (6.50 CHF)), Norvegia (5.67$) eta Suediaren (5.26$) aurretik.

Suitzako Estatistika Bulegoak biztanleriaren gehiengoa ez aberatsa ez pobrea bezala definitzen du, eta batez besteko suitzarrek nahikoa irabazten dutela diote Suitzako bizi-kostu garestiari aurre egiteko.

Finantza Publikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu federal gisa, Suitzak hiru finantzaketa publiko maila ditu: federala, kantonala eta komunala. Bigarren Mundu Gerra baino lehen eta bitatean, administrazio federalak mailegu handiak hartu behar izan zituen armamentu gastuak finantzatzeko. Ondorioz, 1950ean zor publikoa BPGaren % 72,7koa zen, eta horren % 60 Konfederazioari zegokion. 1973ra arte, Konfederazioaren zorraren indizea dezente jaitsi zen, kantonamendu eta udalena, berriz, gora zioan bitartean. Zor federalaren murrizketa hau hainbat faktoreren ondorioz gertatu zen:

1950 eta 1970 bitartean, Konfederazioak hemezortzi urteko superabita izan zuen, BPGaren % 1ekoa batez beste, 1965era arte; Herrialdeak "Trente Glorieuses" baliatu zuen urtean % 4,6ko hazkunde-tasarekin; 1960ko eta 1970eko hamarkadaren hasierako aktibitate ekonomikoaren hazkunde etengabeak BPGarekiko zorraren beherakada ekarri zuen, 1965etik aurrera balio nominaletan hazi baitzen.

1974-75eko krisi ekonomikoak gogor jo zuen Suitza eta bi urtetan zortzi puntutan igo zuen zorpetze ratioa. 1977-89 aldiko egoera ekonomiko onak, defizit txikiek eta 1980. hamarkadako bigarren erdiko superabitek botere publikoek beren zorpetze ratioa BPGaren % 31,6ra murriztea ahalbidetu zuten. 1990ean, Konfederazioaren zorpetze-tasa % 11,6koa zen, kantonamenduetakoa % 9,2koa, eta udalena % 11,3koa.

2003ra arte egon zen egoera ekonomiko txarrak -hamahiru urte hauetan biztanleko BPGa % 0,4 baino ez zen hazi zen urtero- zor federala (+% 143) eta kantonamenduetakoa (+% 75) igotzea eragin zuen, udalena apur bat jaitsi zen bitartean. Zorpetze osoa % 55,1ekoa zen orduan. 2003ko bigarren seihilekoan hasitako susperraldiari eta 2005az geroztik lortutako aurrekontu superabitei esker, Suitzak zorpetze-ratioa % 34,9ra murriztu zuen 2010ean. 2003an, zorra murrizteko mekanismo bat jarri zen martxan: administrazio publikoen zorpetze-koefizientea (Konfederazioa, kantonamenduak, udalak eta gizarte segurantza) 2003an % 65,8tik 2013an kalkulatutako % 45,6ra jaitsi zen.

Demokrazia zuzenaren bidez, biztanleriak nahiko kontrol estua du urteko aurrekontu-oreka eskatzen duten lege edo konstituzio-araudien menpe dauden aurrekontuen gainean. Gainera, zuzeneko zergen bilketan izandako atzerapen luzeek fiskalitatearen eraginkortasuna politika fiskal tresna gisa eragozten dute.

Politika ekonomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Terrorismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuen eta Suitzaren arteko Ekonomia Batzorde Mistoaren (CEJ) bidez, herrialde honek terrorismoaren finantzaketaren eta ekintza terroristen prebentzioaren aurkako legedi zorrotza onartu du, diru zuritzearen aurkako hainbat prozeduren aplikazioagatik eta Al-Qaedako kontuak konfiskatzeagatik markatua.

Europar Batasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritzaz gain, Europar Batasunaren eta Suitzaren arteko oztopo ekonomikoak eta komertzialak gutxienekoak dira. 1992an Suitzako hautesleek Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioari uko egin ostean, Suitzako gobernuak EBrekin aldebiko akordio ekonomikoak negoziatzeari ekin zion. Lau urteko negoziazioen ostean, Aldebikoetan amaitu zen, zein zazpi sektore hartzen dituen zeharkako akordioa den: ikerketa, kontratazio publikoa, merkataritzarako oztopo teknikoak, nekazaritza, hegazkin zibila, lurreko garraioa eta pertsonen zirkulazio askea. Parlamentuak 1999an ofizialki onartu zituen Aldebikoak eta 2000ko maiatzean erreferendum orokor baten bidez onartu ziren. Gero, Europako Parlamentuak eta bere estatu kideetako legebiltzarkideek berretsi zituzten akordioak. eta 2002ko ekainaren 1ean sartu ziren indarrean. Suitzako Gobernuak bigarren negoziazio txanda bati ekin dio, Aldebiko II izenekoa, herrialdeak erakundearekin dituen harreman ekonomikoak are gehiago sendotuko dituena.

Harrezkero, Suitzak bere jardunbide gehienak Europar Batasuneko politika eta arauetara egokitu ditu, herrialdearen nazioarteko lehiakortasuna maximizatzeko. Nahiz eta EBko politika gehienak polemikarik gabekoak diren, lankidetza polizial eta judiziala legearen betearaztea nazioarteko mailan eta aurrezkiaren gaineko zerga orduan eztabaidagarria da, batez ere, banku-sekretuan eman daitezkeen bigarren mailako efektuengatik.

Suitzako eta EBko Finantza ministroek 2003ko ekainean adostu zuten Suitzako bankuek atxikipen zerga bat aplikatuko zutela EBko herritarren aurrezkien errentei. Zerga pixkanaka % 35era igoko litzateke 2011n, eta funtsen % 75 EBra pasatuko litzateke. Azken kalkuluen arabera, EBk Suitzara egiten dituen kapital-sarrerak 8.300 mila milioi dolar balio ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Food and Agriculture - Pocket Statistics 2017» Federal Statistical Office 2017/07/11 (Noiz kontsultatua: 2021/12/17).
  2. (Gaztelaniaz) «Evolución reciente del comercio exterior de bienes y servicios» ICEX (Noiz kontsultatua: 2021/12/17).
  3. (Ingelesez) «Swiss Foreign Trade 2020» Federal Customs Administration (Noiz kontsultatua: 2021/12/17).
  4. (Gaztelaniaz) Datosmacro.com (Noiz kontsultatua: 2021/12/17).
  5. (Ingelesez) «Cost of Living Index by City 2021 Mid-Year» Numbeo.com (Noiz kontsultatua: 2021/12/17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]