Sulkalizazio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sulkalizazioa (latinezko sulcus-etik "zirrikitu") edo ahurtzea, fonetikan, soinu baten ahoskera da, normalean kontsonante txistukari batena, esaterako, ingelesezko /s/ eta /z/-rena, aire-emaria mihiaren atzeko aldean hasten den zirrikitu sakon batetan zehar hortzen aurka bideratuz lortzen dena, hots bizi bat sortuz. Honakoa mihiaren atzealdean bi aldeak altxatuz lortzen da ("uzkurdura albokaria"), eta mihiaren erdialdea ahur utziz. Ez dago argi txistukari guztiak ahurrak diren: Catford-ek (1982) ikusi zuen sulkalizazio maila artikulazio lekuaren eta hizkuntzaren araberakoa dela, baina ez da ezagutzen hizkuntzarik zeinak txistukari ahur eta ez-ahurren arteko oposaketarik duen.[1]

Ingeleseko [ɹ]-k, hainbat mihi posizio ahalbidetzen dituena itxurazko bereizketa fonologikorik gabe, ahurtasunetik ere jaso dezake bere bereizgarritasuna.

Fonologian eta hizkuntzalaritza historikoan, sulkalizazioa ezaugarri hori ez duen kontsonante batean mihiaren ahurtasuna garatzea da. Adibidez, bokal itxiek japonieraz ahurtasuna eragiten dute, *tu eta *ti [tsu] eta [tɕi] bihurtu direla, hurrenez hurren. Senufo hizkuntzetan antzeko hots aldaketa bat aurki daiteke (japonierazko *tsi-ren palatalizazioa prozesu ezberdina da eta ez da senufoz gertatzen).

Bokalak ere sulkalizatu daitezke, "eztarriko" soinua jasoko balute bezala deskribatu izan dena (Jones 1967: 82).[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Catford, J. C.. (1982). Fundamental problems in phonetics. (1st Midland book ed. argitaraldia) Indiana University Press ISBN 0-253-20294-9. PMC 10182637. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  2. Jones, Daniel. (2009). The phoneme : its nature and use. (3rd ed., reissued, digitally printed version. argitaraldia) Cambridge Univ. Press ISBN 978-0-521-10807-2. PMC 552060657. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]