Tankredo Galileakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tankredo Galileakoa

regent of the Principality of Antioch (en) Itzuli

1104 - 1112 - Roger Salernokoa
regent of the Principality of Antioch (en) Itzuli

1100 - 1103
Bizitza
JaiotzaItalia, 1072
HeriotzaAntiokia Oronteskoa1112ko abenduaren 12a (39/40 urte)
Hobiratze lekuaSan Petri eliza (Antakya)
Heriotza moduaberezko heriotza: Sukar tifoidea
Familia
AitaOdo the Good Marquis
AmaEmma of Hauteville
Ezkontidea(k)Cecile of France (en) Itzuli  (1106 (egutegi gregorianoa) -  1112ko abenduaren 26a (egutegi gregorianoa))
Anai-arrebak
LeinuaGoiuriko etxea
Jarduerak
Jarduerakzalduna
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakSiege of Amalfi (en) Itzuli
Lehenengo Gurutzada
Siege of Nicaea (en) Itzuli
Battle of Dorylaeum (en) Itzuli
Antiokiako setioa
Jerusalemgo setioa
Battle of Ascalon (en) Itzuli
Battle of Harran (en) Itzuli
Battle of Artah (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 4105 Edit the value on Wikidata

Tankredo (Italia, 1072Antiokia, 1112ko abenduaren 12a) italo-normandiar Lehen Gurutzadako buruzagia, Galileako printze eta Antiokiako erregeordea izan zen.

Goiuriko etxeko kide eta Tankredo Goiurikoaren ondorengoa izan zen.

Amaren aldeko osaba Bohemundo I. Antiokiakoa lagundu zuen Lehen Gurutzadan. Zilizian bost hiri konkistatu ondoren, 1098an Antiokiako setioan parte hartu zuen eta urtebete geroago Jerusalemgo konkistan parte hartu zuen. Jerusalemgo Erresuma Latindarra ezarri ondoren, Galileako printze izendatu zuten.

Antiokiako erregeorde bihurtu zen 1100ean, turkiarrek Bohemundo preso hartu, eta printzerria bizantziar lurraldeetan hedatzea lortu zutenean. Edesako Konderriaren kontrola ere hartu zuen Balduino II.a harrapatu ondoren. Balduinok Tankredo garaitu zuen askatua izan ondoren eta konderria berrartu zuen. 1110ean Zaldunen Krakaren kontrola hartu zuen, eta Antiokiako erregeorde gisa jarraitu zuen Bohemundo II. Antiokiaren izenean, 112an tifusak jota hil zen arte.

Raul Caengoak latinez idatzi zuen Tankredoren biografia, Gesta Tancredi izenekoa.