Tannenbergeko gudua (1914)

Koordenatuak: 53°29′45″N 20°08′04″E / 53.495833333333°N 20.134444444444°E / 53.495833333333; 20.134444444444
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Bigarren gudari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Grunwaldeko Gudua».
Tannenbergeko gudua
Lehen Mundu Gerra
Ekialdeko Frontea
Atxiloturiko errusiarrak
Data1914ko abuztuaren 26a - 1914ko abuztuaren 30a
LekuaTannenbergetik gertu, Ekialdeko Prusia
Koordenatuak53°29′45″N 20°08′04″E / 53.495833333333°N 20.134444444444°E / 53.495833333333; 20.134444444444
EmaitzaAlemaniar garaipen erabakigarria.
Gudulariak
Alemaniar Inperioa  Errusiar Inperioa
Buruzagiak
Paul von Hindenburg
Erich Ludendorff
Max Hoffmann
Hermann von François
Aleksandr Samsonov
Paul von Rennenkampf
Indarra
8. Alemaniar Armada:
166 000 soldadu
1. Errusiar Armada:
210 000 soldadu
2. Errusiar Armada:
206 000 soldadu
Galerak
12 000 hildako eta zauritu 170 000 hildako baino gehiago

1914ko Tannenbergeko gudua  edo baita ere Tannenbergeko bigarren gudua deitua Errusiar (1. eta 2. Armada) eta Alemaniar (8. Armada) Inperioak elkarren aurka borrokatu ziren Lehenengo Mundu Gerraren hasieran, Allenstein herritik hurbil, Ekialdeko Prusian. Guda honek Gerra Handiaren gudarik erabakigarrienetako bat izan zen eta 1914ko Abuztuaren 26tik 30era iraun zuen.

Guda honen ondorioz Errusiarren 2. armada ia osoa desagertu zen, eta guda hau amaitu eta egun gutxietara gertatu ziren bataila txikien ondorioz 1.Armadaren gizon gehienak hil ziren. Errusiar Inperioaren egoera militarra ez zen hobetuko 1915ko Udaberrira arte. Guda hau ezaguna da Alemaniarren armadaren garraioaren abiadurarengatik trenbideen bidez, honi esker armada bakar batek Errusiarren bi armadei aurre egin ahal izan zuen fronte bakar batean. Beste aldetik, Errusiarren kode sistema oso ahula zen eta Alemaniarrek erraz lortzen zituzten, haien mugimenduak antzematen.

Nahiz eta borroka Allenstein herriko kanpoaldean gertatu eta Tannenberg 30 kilometrotara egon mendebalderantz, Alemaniar Inperioaren agintariak gudari "Tannenbergeko gudua" esan zioten publizitate helburuetarako, izen bereko 1410ean gertatutako porrotaren oroimena desagerrarazteko. Guda hartan Ordena Teutonikoa Polonia-Lituaniaren aurka galdu zuen.[1]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aliatuen gerra aurreko plana Frantzia eta Erresuma Batua Alemaniarrak motelduko zituztela Errusia bere armada erraldoiak aurrerantz mugitzen zituen bitartean zen. Emandako zifrak harrigarriak ziren, Errusiarrek hilabete batean gutxi gorabehera hamar armada elkartu ahalko zituztela aldarrikatu baitzuten, Alemaniarrek bi fronteetan zituzten soldaduen kantitate totala baino gehiago. Gerra hastean, ordea, proportzio erreala Errusiar eta Alemaniarren artean 1,9tik 1,6ra zen.[1]

Aipatutako planaren arazo nagusiena Errusiarren trenbide falta zen. Gainera, Errusiarren trenak Alemaniarren pista zabalera ezberdina zuten, Errusiarren tropak mugaraino soilik iritsi ahal izango zutela esan nahi zuen, Alemaniarren lurrera iritsi eta gero ibiltzen joan beharko ziren. Gainera Austro-Hungariar armaden presentzia mehatxatzailea hegoaldean Ekialdeko Prusia konkistatzeko plana moteldu zuen, Ekialdeko frontea zabalera ikaragarria baitzuen, Baltiko itsasotik Karpatoetara ere.

Alemaniarrek, bere aldetik, Errusiar Inperioa mehatxu nagusia bezala ikusten zuten. Schlieffen Plan osoa Frantzia eta Britania Handia garaitzearen ideian oinarrituta zegoen, gero ekialdera eramateko armadak, Ekialdeko Frontera. Errusiar armadak moteltzeko Königsberg inguruko area, Errusiar mugatik hurbil, lan eremuekin gotortu zen. Frantziak trenbide ugari eta eraginkorrak zituztenez Reichsheerrean Frantziaren kontrako ofentsibari lehentasuna ematea erabaki zen, Errusiar armadek aste askoko atzerapena izango zutelako.

Gerra hasi aurretik egoera aurreikusitako moduan garatu zen, Alemaniar 8. Armada Königsbergen hego-ekialdean kokatuta zegoen, Errusiarren bi armadak Polonia babesten zuten bitartean. Bi armada hauek "Ipar-Mendebaldeko Frontea" osatzen zuten. 1. Armada Paul von Rennenkampf jeneralaren aginpean zegoen eta 2.a Aleksandr Samsonoven aginpean. Biak, elkarrekin, Yakov Zhilinski jeneralaren menpe zeuden, fronte osoaren agintaria.

Errusiarren gerra planek 1. Armadaren berehalako aurrerapen bat Prusian eskatzen zuten, Paul von Rennenkampfen aginduak jarraituz. Armada, Aleksandr Samsonoven agindupean, Masuriako aintziren mendebaldera zuzenduko luke, orduan iparraldera biratuko zuten eta Alemaniar lerroak hautsi. Plana ondo ateratzen bazen Alemaniarrek Ekialdeko Prusian inguratuta geratuko lirateke.

Guduaren testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ekialdeko Prusiako ofentsiba (1914)»

Gerra hasi zenean guda Errusiako planaren arabera garatu zen. Alemaniarrek 8. Armadaren erdia mugimenduan jarri zuten, Königsbergko garnizioaren laguntzaz, eta errusiar mugara bidali ziren. Stalluponengo guduan Hermann von François jenerala errusiarrak garaitu zituen, hala ere Maximilian von Prittwitzek, alemaniar frontearen agintari gorena, erretiratzea agindu zuen Gumbinnen herrira. Mugatik 20 kilometrotara. Prittwitzek, Errusiarrei arnasa hartzen utzi nahi ez zuenez, Gumbinnen inguruan eraso zuen abuztuaren 20an, von Rennenkampfen infanteria atseden hartzen ari zela jakin zuenean. Alemaniar 1. Armada-Gorputza, Hermann von François buru zuena, haien ezkerrean zegoen. Gauean zehar egindako martxa baten ondorioz von Françoisen dibisio batek Errusiar XX. Armada-Gorputzaren hegalari gogor egin zion. Artilleria muniziorik gabe geratu zen arte oso eraginkorra izan zen, eta errusiarrak erretiratu egin ziren. Erasoak 16:00 inguruan gelditu ziren, udako beroaz nekaturik. Von François ziur zegoen biharamunean irabaziko zutela. Ezkerrean,von Mackensenen XVII. Armada-Gorputzak eraso gogorra egin zuen, baino errusiarrek hau gelditzea lortu zuten. Are gehiago, arratsalde hartan errusiar artilleria astunak kontraeraso bat zuzendu zuen eta honen ondorioz alemaniar infanteriak izuturik ihes egin zuen. Gutxira alemaniar artilleria zuritu egin zen eta besteekin bat egin zuen, ihesian. Egoera ikusita Prittwitzek bere erreserba gorputzei atzera egitera agindu zien ere.[2]

Egun hartako eguerdian, Prittwitzek von Moltke mariskalari deitu zion OHLn (Oberste Heeresleitung, Egoitza Nagusia), dena ondo zihoala jakinarazteko; gau hartan berriro deitu zuen hondamendiaren berri emateko. Arazoak areagotu egin ziren, izan ere, Errusiako 2.aren armadak bost Armada-Gorputza eta zalditeria dibisio bat zituela zabaldu zen, eta aireko esploratzaileek euren zutabeak mugatik zihoazela ikusi zuten. Haien aurrerapenak mendebaldera erretiratzeko aukerak mozten ari zuen, bi armada errusiarren artean inguratuta geratzeko mehatxua handitzen zen bitartean. P 20:23an, Zortzigarren Armadak OHLri telegrafiatu zion Mendebaldeko Prusiara erretiratuko zirela. Bai Prittwitz bai Moltke eman zuten arratsalde osoa bata besteari ohiuka, zer egin erabaki gabe. Azkenean Mendebaldeko Prusiarantz erretiratzera erabaki zen, baita Königsbergeko esparru-gotortura, hegoaldera, ere. Guztira, errusiarrek jakin gabe, errusiarrek Gumbinnengo guduan garaipen handia lortu zuten. Haien ezjakintasunak, hala ere, garaipena aprobetxatzea galarazi zuen.[2]

Gumbinnengo gudarengatik eta Samsonoven etengabeko aurrerapenengatik von Prittwitz jeneralak Vistula ibairaino erretiratzea agindu zuen, Ekialdeko Prusia osoa utziz. Von François jenerala zuzenean Gilen II.a Kaiserrari Prittwitzen egoeraz kexatu zen eta kexaz ados, Helmuth Johan von Moltkek, alemaniar armadaren agintari gorena, Prittwitz kaleratu eta abuztuaren 22an haren postua Paul von Hindenburgi eman zion.[2]

Plangintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paul von Hindenburg jeneralaren erretratua, 1914

Max Hoffmann koronela, Prittwitzen laguntzailea, bazekien Errusiarren morala oso altua zegoela eta nola honek borrokan eragina izan ahalgo zuela. Hoffmannek armada guztien mobilizazioa proposatu zuen, Königsbergko babes lerroan zeudenak izan ezik hego-mendebaldera bidaltzeko trenbideen bidez. 1. eta 17. Erreserba armadak hegoalderago bidaliko ziren Samsonoven 6. Armadaren eskuineko hegalarekin topo egiteko. Alemaniar Zaldizko 1. dibisioa Errusiako mugan geratuko zen Rennenkampfen Armada nahasteko.

Teorian, plana oso arriskutsua zen. Rennenkampfen errusiar 1. Armada hego-mendebaldera biratuko balu aurrerantz ibili ordez 8. Alemaniar armadaren hegalarekin topo egingo zuten, alemaniarrak egoera txarrean egonda Königsberg babesgabe geratuko zen.[2]

Borroka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuztuaren 26an,egunsentian Errusiako 1.Armada Mendebalderantz abiatu zen, Königsbergerantz, hasieran erresistentzia txikia aurkitzen, Alemaniako tropa gehienak hegoaldean kokatuta zeudelako. Seeburg eta Bischofstein herrietatik hurbil Alemaniarren infanteriak eta zalditeriak kargatu zuen eraso frontal batean, gudari hasiera ofiziala ematen. Eraso honetan Alemaniarrek irabazi zuten. Eraso hau gertatzen zen bitartean beste Alemaniar armadaren talde bat errusiar 2. Armada moteltzen zuen Königsbergerantzko bidean. Eguna bukatzean errusiar ofentsiba ez zen bakarrik gelditu, 2. Armadaren suntsipenarekin bukatu zen.[2]

Abuztuaren 27an, François errusiarren ezkerreko hegala erasotu zuen haren artilleria indartsuaren laguntzaz, ilunabarrean, errusiarrak erremedio gabe ihes ari ziren. Lerroa egonkortzeko Samsonovek 1. Armada geldiarazteko agindua eman zuen eta Tannenberg aldera joateko.

Abuztuaren 28ko goizean, komandante alemanak frontean zehar egoera aztertzen ari ziren aireko begirale batek Rennenkampf bere atzekaldera zihoala jakinarazi zienean. 2. Armadaren aurkako erasoa gelditzekotan egon baziren ere, amaieran aurrera jarraitzea erabaki zuten. Gutxira, irrati-mezu batek Rennenkampf Königsbergen aurrera zihoala baieztatu zuen. Von François-en I. Armada-Gorputzak Errusiar I.aren aurkako erasoa jarraitu zuen. Soldauko herria hartu zuen eta gero Neidenburgera abiatu zen, Errusiar I.aren Armada indar ez-eraginkor bihurtu baitzen guduan. Scholtzen XX. Armada-Gorputzak baita egin zuen aurrera. Bere 41. Infanteriako Dibisioa Martosen errusiar XV.ak larri suntsitu zuen arren, bere lurrari eutsi zion. Guztiarekin, Samsonov Neidenburgera erretiratzera behartuta egon zen. Von Below alemaniarraren I. Erreserba-Gorputzak Klyueven XIII.aren aurka egin zuen, Allenstein inguruan, eta azkar inguratuta geratu zen. Kliuevek Kurken aldera erretiratzeko agindua jaso zuen Samsonoven partetik. Mackensenen alemaniar XVII. Armada-Gorputzak errusiar iheslariak jarraitu eta jazartu zituen. Egunaren amaieran alemaniarren inguraketaren erdia eginda zegoen eta, Ludendorffek nabaritu zuen bezala: "Etsaiaren frontea apurtzear zegoela zirudien... Unitate indibidualen ikuspuntuaren bitartez hau zehaztea zaila zen, baino gudua irabazi dugu."[3]

Abuztuaren 28an arratsaldean, Samsonov-ek egoera hain ezegonkorrean zegoenez haren armada hego-ekialdera bidali zuen berrantolatzeko baina oso berandu zen. Von François ekialdera iritsi zen Errusiarren hegoaldean lerro egonkor bat sortzeko, erretirada mozten. Errusiarrak Tannenbergko herriaren ekialderantz setiatuta geratu ziren eta Alemaniarren artilleriak suntsitu zituen Abuztuaren 29an. Egunaren arratsaldean bizirik iraun izan zuten hamar mila Errusiarrek Alemaniarren setiotik ahal zuten moduan ihes egin zuten.[2]

Guduaren ondoren hartutako errusiar gerra-presoak

Abuztuaren 30an, borroka bukatu zenean, Samsonoven 2. Errusiar Armada deseginda zegoen borroka latzaren ondorioz. Laurogeita hamabi mila preso eta hirurogeita hamazortzi mila zauritu edo hila, bakarrik hamar mila Errusiar bizirik iraun zuten guztira. Alemaniarrek, beste aldetik, bakarrik hogei mila hildako jaso zituzten. Erretretan egiten saiatu izan zen arren, zaurituta eta denbora luzez ibili eta gero asmarengatik ahituta, Aleksandr Samsonov bere laguntzaileei aurrera jarraitzeko agindu zien eta jarraian tiro batez bere buruaz beste egin zuen. Beldur zen Nikolas II.a Tsarraren mendekuaz.[1]

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tannenbergeko gudua eta egun batzuk eta gero Masuriako aintziren gudua gertatu zen, alemaniarrak berriro garaile atera ziren eta Errusiarrak Königsberg ingurutik kanporatu zituzten gerra osorako, urtea amaitu baino lehen Errusiarrek Prusia berriz inbaditu bazuten ere.

Guduaren ondoren garatutako errusiar ikerketa ofizialak Zhilinskiyri egotzi zion bere bi armadak ez kontrolatzearen errua. Ipar-Mendebaldeko Frontearen agintaritzan ordezkatu zuten eta frantsesekin harremanetan ezartzera bidali zuten. Rennenkampf errugabetu egin zuten, baina 1916an erretiratu egin zuten, Polonian egindako lan zalantzagarriaren ondoren.[4]

Bestalde, arrakasta handia lortzean Hindenburgen eta Ludendorffen prestigioa asko igo zen eta azken honen boterearen igoera erraztu zuen, alemaniar gobernua diktadura militar bat bihurtzen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Ingelesez) Hastings, Max. (2013). Catastrophe: Europe Goes to War 1914. Knopf Press ISBN 9780307597052..
  2. a b c d e f (Ingelesez) Showalter, Dennis. (1991). Tannenberg: Clash of Empires, 1914. Brassey's ISBN 9781574887815...
  3. (Ingelesez) Buttar, Prit. (2016). Collision of empires: the war on the Eastern Front in 1914. (Paperback edition. argitaraldia) Osprey Publishing ISBN 978-1-4728-1318-3. (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
  4. (Ingelesez) Bohon, J. W.. (1996). "Zhilinsky" - The European Powers in the First World War. Garland, 768 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]