Taylor Ruck

Wikipedia, Entziklopedia askea
Taylor Ruck
Bizitza
JaiotzaKelowna (en) Itzuli2000ko maiatzaren 28a (23 urte)
Herrialdea Kanada
Hezkuntza
HeziketaStanford Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Pisua60 kilogramo
Altuera1,84 metro

Twitter: taylor_ruck Edit the value on Wikidata

Taylor Ruck (Kelowna (Kanada), 2000ko maiatzaren 28a) igeriketan aritzen den kirolari kanadarra da.

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), bi domina lortu zituen; 4x100 errelebo librean brontzezkoa lortu zuen Kanadako taldearekin (3:32,89) Australiako (urrezko domina 3:30,65) eta AEBko (zilarrezkoa 3:31,89) taldeen atzetik sailkatuz; Hauek izan ziren taldekideak: Chantal Van Landeghem, Michelle Williams, Penny Oleksiak, Taylor Ruck eta Sandrine Mainville. 4x200 errelebo librean, berriro brontzezkoa lortu zuen Kanadak (7:45,39) AEBko (urrezko domina 7:43,03) eta Australiako (zilarrezkoa 7:44,87) taldeen atzetik; taldekideak honako hauek izan ziren: Brittany MacLean, Katerine Savard, Emily Overholt, Kennedy Goss, Penny Oleksiak eta Taylor Ruck.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), bi domina eskuratu zituen:
4x100 errelebo librean, zilarrezkoa Kanadako taldearekin (3.32,78 minutuko denborarekin), Australiako taldearen atzetik (urrezko domina 3.29,69koarekin, ME) eta AEBren taldea garaituz (brontzezkoa 3.32,81ekoarekin). Hauek osatu zuten taldea: Kayla Sanchez, Rebecca Smith, Maggie Mac Neil, Penny Oleksiak eta Taylor Ruck-ek., eta brontzezkoa (3:52,60) 4x100 errelebo lau-estiloetan, Kanadako taldearekin; Australiako (urrezko domina 3:51,60 (OE)) eta AEBko (zilarrezko 3:51,73) taldeen atzetik sailkatu zen; Hauek osatu zuten taldea: Kylie Masse, Sydney Pickrem, Maggie Mac Neil, Penny Oleksiak, Taylor Ruck eta Kayla Sanchez-ek.[1][2]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
3. postua, brontzezko domina 4x100 Errelebo librea
emakumezkoa[3]
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
3. postua, brontzezko domina 4x200 Errelebo librea
emakumezkoa[4]
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina 4x100 Errelebo librea
emakumezkoa[5]
2020 Tokio
Japonia Japonia
3. postua, brontzezko domina 4x100 lau-estiloko erreleboa
emakumezkoa[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]