Edukira joan

Teo (pertsonaia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Teo (pertsonaia)
SortzaileaVioleta Denou
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa

Teo 1977an Violeta Denouk Bartzelonan sortutako haur liburu pertsonaia bat da. Violeta Denou Asunción Esteban, Carlota Goyta eta Anna Vidal ilustratzaileen ezizen kolektiboa da.

Teok nazioarteko ospea lortu zuen, 150 titulu baino gehiago argitaratuta ditu eta 15 hizkuntzatara baino gehiagotara itzuli da. Arrakasta horren ondorioz, nazioarteko hainbat sari jaso ditu haur literaturan. 1996an, BRB Internacional estudioek pertsonaia ospetsu honen abenturak telebistarako egokitu zituzten.

Lehen hiru liburuak hauek dira: Teo trenez doa, Teo itsasontziz doa eta Teo hegazkinez doa. Teo haur jatorra eta bitxia da, eta haurrei balioak ikasten laguntzen die. Haurrak beren eguneroko abenturekin identifikatuta sentitzen dira.

Gaur egun, Violeta Denou kolektiboa Asunción Estebanek eta Carlota Goytak osatzen dute.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]