The Union: The Business Behind Getting High
The Union: The Business Behind Getting High | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2007 |
Izenburua | The Union: The Business Behind Getting High |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Kanada |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Brett Harvey (en) |
Antzezlea(k) | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Michael Campbell |
theunionmovie.com | |
The Union: The Business Behind Getting High 2007.urtean Brett Harveyk zuzenduriko dokumental estiloko film luze kanadarra da. Dokumentala zine festibaletara zuzendurik zegoen soilik.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dokumentalak kanabisaren hazkundea, salketa eta trafikoa aztertzen du. Filmak merkatu klandestinoa aztertzen du, horretarako landarearen kultibadoreak, polizia-agenteak, kriminologoak, psikologoak, ekonomialariak, medikuak, politikariak eta pop kulturako ikur esanguratsuak elkarrizketatzen dituelarik; hala, nola nahiz eta hau negozio kriminal bat izan gorakada handia izaten ari den komertzioa den errebelatzen du. Marihuanaren historia eta bere gaur egungo debekuaren arrazoiak eztabaidatuak dira, askotan hogeigarren hamarkadan Ameriketako Estatu Batuetan bizi izandako alkoholaren debekuarekin konparatuz, horrela kanabisaren debekua droga talde kriminalen arteko gatazkaren ondorio dela aditzera emanez, eta ez drogarena.
Drogak hazi eta trafikatzen dituzten bandak AEBko hiri nagusietan Debekuaren garaian agertutakoen tankera dute, hala alkohol salmenta ilegalarekin etekina lortzeko helburua zutelarik. Filmak kanabisaren inguruko galdera anitz erantzuten ditu, kanabisak osasunean eragiten dituen ustezko efektuak, drogen sarreraren atearen teoria eta hau legalizatu ezkero gerta litekeena barne. Horrez gain, dokumentalak kanabis landarearen balore medikoa eta industria farmazeutikoak kanabisaren legeztatzearen aurrean galduko lukeena aztertzen du.