Edukira joan

Tirri-Tarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau fanfarreari buruzkoa da. Hitzaren adiera arrunta gaitzat duena hau da: tirri-tarra.

Tirri-Tarra 1973 urtean Pasai San Pedron sorturiko fanfarrea da. Emakume musikariak bere baitan hartu zituen lehenengo fanfarreetakoa izan zen. Nazioartean hainbat sari irabazitakoa, 1999 urtean RE+FA diskoa plazaratu zuen, fanfarreek tradizionalki jotzen duten musikaz haratago rock sinfonikoaren bidean abiatuz, denbora bat lehenago aurkeztu zuten KASS&KASS ikuskizunaren jarraipen modura, Sergio Zurutuza musikariaren eskutik. Diskoan hartutako joera berritzaileak RE + FA ZUZENEAN ikuskizuna ekarri zuen geroago eta Luz negra/Argi Beltz diskoa Donostiako Orfeoiarekin eta Et Incarnatus taldearekin batera 2006 urtean[1][2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]