Topic on Wikipedia:Txokoa

Brunet argazkilariarenak: esperientzia bat partekatzen

2
Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Kaixo, Donostian bada abendura arte erakusketa bat, Jose Brunet argazkilariarena. 19. mendeko Gipuzkoako argazkiak, oso-oso bakanak. Ikusitakoan, wikipedista kronikoaren ohiko galdera: gizon hau eta bere lana badago Wikipedian?

Ez, ez zegoen. Argazki bakarra berari atribuitua, Angiolilloren exekuzioarena, baina oker zegoen ze hori 1897an izan zen eta Brunet 1891ean hil zen.

Beraz, tira, wikidata, commons atala eta argazki igoera batzuk (3 oraingoz), eta orria sortu behar...

Argazki horiez esan nahi nizuen gauzatxo bat (adibidez Ondarretako hau). Mugikorreko Photoscan Google aplikazioarekin egina da. Honek paperean dituzun argazkiak telefonoz digitalizatzen laguntzen dizu, trebezia gutxi baduzu eta fotoxopismoan denborarik galdu barik, emaitza perfekturik ez baina ganorazkoa ematen dizu, hala duela 26 urteko argazki honekin neuk lortua. Atzo pentsatu nuen, tresnak balioko ote paretean jarritako irudientzat? bai, ba, nik uste politak irten zaizkidala Brunetekin egindako adibideak.

Hortaz, gomendioak: Donostian bazaudete, bisitatu Brunet erakusketa; eta pareteko edo mahaigaineko irudiak digitalizatzeko, erabili Photoscan/Fotoscan (bi izenekin ageri ohi da). Eta digitalizatu Brunet gehiago.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko ideiengatik, Luistxo. Bere garaian, Orian paretetan etiketaturik itsatsitako horma-irudien argazkiak atera eta Commonsera igo nituen. Gehienak Brunet familiaren Oriako fabriketako langileak. Hala ere, ez nien Brunet kategorizaziorik jarri. Bruneteko norbaitek atereak ia seguru, baina denak? Ez da zehazten horma-irudi horietan. Goraintzi

"Brunet argazkilariarenak: esperientzia bat partekatzen" mezuari erantzun