Topic on Wikipedia:Txokoa

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Gogoratu hainbat artikulu proposatu direla kalitatezko artikulu izateko, eta ez badu jendeak bozkatzen, ezin ditugula hala izendatu (merezi badute ere). Bozkatu, parte hartu eta eztabaidatu hemen: Wikipedia:Bozketak/Kalitatezko artikuluak. Eta proposatu gehiago ere, harribitxi asko ditugu Wikipedian!

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Hainbat artikulu proposatu ditut. Badakit asko direla, baina interesgarria da honetan lan egitea, egindako lana goraipatzen delako, azala ere hobetzen dugulako, eta ditugun gairik onenak aurkitzen laguntzen digulako.

Norbaitek gehiago gainbegiratu nahi baditu, hemen daude Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikuluen zerrendako batzuk, 80.000 bytetik gora baina ez direnak nabarmen: https://petscan.wmflabs.org/?psid=26720620

Benetan eskatzen dut laguntza honekin, Wikipedia txukuntzeko lanetako bat da.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Ni ere eskakizun honetara batzen naiz, eman diezaiogun artikulu nabarmenen lantze-bozkatze-azaleratzeari dagokion garrantzia

Joxan Garaialde (eztabaidaekarpenak)

Bai, erabat ados nago zuekin. Merezi du artikulu nabarmenak, bada, horixe, nabarmentzea, eta, horretarako, asti pixka bat hartu eta bozkatu besterik ez dugu egin behar.

"Kalitatezko artikuluen bozketa" mezuari erantzun