Kaixo!
Telesail, film edo libururen bat euskaratua baldin badago, izenburu hori erabili behar da Wikipedian? Adibidez: Maimonidesen liburu ezagunenaren izenburua Zalantzatien gida moduan agertzen da Wikipedian, baina Xabier Kintanak Alderraien gidaria izenburua ipini zion itzulpenean. Zalantzatien gida hainbat aldiz topatu dut Interneteko emaitzetan, baina ez dut topatu izenburu hori duen itzulpenik. Badago arrazoirik izenburu hori mantentzeko ala Alderraien gidaria izan beharko litzateke?
Eta kasu honetan ez dago arazorik, baina badaezpada ere: bi itzulpen baleude izenburu ezberdinekin, zer egin beharko litzateke?