Torronsuo Parke Nazionala

Koordenatuak: 60°44′04″N 23°37′05″E / 60.73444°N 23.61806°E / 60.73444; 23.61806
Wikipedia, Entziklopedia askea
60°44′04″N 23°37′05″E / 60.73444°N 23.61806°E / 60.73444; 23.61806
Torronsuo Parke Nazionala

Parke nazional izoztua.
KokalekuaTammela, Jatorrizko Tavastia
 Finlandia
Azalera25,5
Sorrera1990
Bisitari-kopurua27.000 (2007)
ArduradunaMetsähallitus

Torronsuo Parke Nazionala (finlandieraz, Torronsuon kansallispuisto) Jatorrizko Tavastia eskualdean dagoen parke nazional bat da. Finlandia osoko eremu zingiratsu ospetsuenetako bat da eta Tammela udalerrian dago. 25,5 km²-ko azaleran, guztira, hamalau zingira eremu baino gehiago duazka eta, nahiz eta, parke nazionalaren inguruan Forssa, Hämeenlinna, Loimaa, Salo eta Somero hiriak dauden, bertako padurak eta natura guztiz birjinak dira. 1990. urtean sortu zen Torronsuo Parke Nazionala.

Parke nazionala, Hämeen Järviylänkö edo Hämeko Lur Garaietako Aintzira izeneko eremuan dago; bertan, eskualdearen bihotzean dauden hirien inguruko natura babestu eta zaindu egiten da. Urtero milaka bisitari erakartzen ditu eremu babestu honek [1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harri Aroko giza biztanleen aztarnak aurkitu dira garaiera nahikoa duten muinoetan, batez ere, Talpianjärvi aintziraren inguruan; izan ere, aspaldian parke nazionala lehortzen joan zen aintzira handi bat izan zen. Parke nazionaleko naturak birjina irauten du, nahiz eta, XVIII. eta XIX. mendeen artean kuartzo eta pegmatita ustiaketak egin ziren [2].

Gaur egun, Hämeko Lur Garaietako Aintzira Jatorrizko Tavastia inguruko toki erakargarrienetako bat bilakatu da bisitarientzat Torronsuo Parke Nazionalaren eraketari esker.

Natura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Torronsuo Parke Nazionala gutxienez, hamalau eremu zingiratsuz osatua dago; padura eremu hauek dira parke nazionalaren ikur nagusia. Hala ere, zingirak inguratzen dituzten inguruneak ere natura balio handikoak dira. Baso, amildegi eta arrokak animalia eta landare espezie anitzen habitatak dira. Soropil geruza, milaka urtez hazi dena, hamar metroko sakora dauka zenbait lekutan eta hamar kilometro baino luzeagoa den lokatz eremuan aldiz, hainbat zohikaztegi aurki daitezke.

Antzandobi handia.

Kuartzo eta mineral arraroen metaketagatik da ezaguna ingurune hau. Hala nola, aurkitutako hirurogei pegmatita mineral mota desberdinetatik hamabost, Finlandian lehenbizikoz aurkituak izan ziren. Sukula herriagatik izendatua izan zen Sukulatita minerala, hain zuzen, munduan lehen aldiz bertan aurkitua izan zen [3].

Parke nazionala, Hämeen Järviylänkö edo Hämeko Lur Garaietako Aintzira izeneko eremuan dago; eremu hau aspaldian, lehortzen joan zen aintzira handi bakarra zen. Gaur egun, urtero milaka bisitari erakartzen dituzten eremu babestuek osatzen dute. Parke nazionalaren helburua, ekosistema aberats hau mantentzea, naturaren erabilera jasangarria sustatzea eta ingurumen ikerketak bultzatzea da.

Fauna eta Landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremu hau habiaratze gune ospetsu eta migrazio garaian derrigorrezko geldialdia da. Ondorioz, batez ere, udaberrian eta udazkenean aurki daitezkeen hegazti espezieen kopurua handia da; hala nola, ahate buztanluzeak, antzandobi handiak, borrokalariak, sahatsaren sastraketan bizi diren eskandinaviako lagopodoak, kurriloak, Talpianjärvi aintzira mugakidean oso ohikoak diren uroilanda pikartak eta putzuko intsektuz elikatzen diren urre-txirri arruntak aurki daitezkeen ohiko hegaztiak dira [4].

Ibilbideak eta Irisgarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Häme Bisitarien Gunea Tammela udalerriko Letku herrian dago. Bertan, bisitariek parke nazionalaren inguruko ibilbide, informazio eta ekintza guztien berri jasotzeko aukera daukate.

Parke nazional guztian zehar, guztira, 4 km-ko bide-sare seinalatua osatzen duten bideak daude. Bide hauek, oinezkoentzat eta elur-garaian eskiatzaileentzako aproposak dira eta eremu zingiratsuen artean doaz. Udaberrian eta udazkenean bereziki, hegaztiez gertutik gozatzeko aukera ematen du Talpianjärvi aintziraren ondoan doan bidexkak.

Valtatie 2 autobidearen bitartez edonodik irits daiteke bertara. Garraio publikoa erabili nahi bada, Forssa, Somero eta Tammelatik parke nazionalean geltokia duten autobusak ateratzen dira egunero [5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]