Txantiloi:2008-05eko Euskal Wikiatlas artikulua
Errenteria —Orereta izenaz ere ezaguna— Gipuzkoako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Donostiatik 7 kilometrora. Udalerriak 31 km² dauzka. Oiartzualdeko eskualdean dago, Oiartzunekin, Pasaiarekin eta Lezorekin batera, eta eskualdeburua da.
Gaztelako Alfontso XI.ak herri karta eman zion 1320an, Villanueva de Oiarso izenarekin; herriaren lehen zantzu idatziak 1210. urte ingurukoak dira.
39.000 herritar inguru dauzka eta Gipuzkoako hirugarren herri jendetsuena da, Donostia eta Irunen atzetik. Euskal Autonomia Erkidegoan, berriz, hamargarren herririk jendetsuena da; eta Euskal Herriko hamabigarrena.