Txantiloi:2013-10 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Basiliskoren irudia duen solidus txanpona, Bizantziar Inperiokoa

Flabio Basilisko (? - 476/477ko negua), Ekialdeko Erromatar Inperioko enperadorea izan zen 475eko urtarrilaren 9tik 476ko abuztura arte. Zenon I.a enperadoreak matxinada baten ondorioz Konstantinoplatik ihes egin zuenean iritsi zen Basilisko agintera. Bizantziar Inperioko agintaria izan zela ere esaten da zenbaitetan, Bizantziar Inperioa historian noiz hasten den oso argi ez baitago. Basiliskoren arreba zen Aelia Berina enperatriza, Leon I.a enperadorearen emaztea hain zuzen. Bere koinatuari esker kargu militar garrantzitsuak lortu zituen, eta garrantzi gutxiko zenbait lorpenen ostean 468. urtean Afrika iparraldeko bandaloen erresuma erasotzeko enkargua egotzi zioten. Inbasioa historia bizantziarreko porrot handienetako bat izan zen eta Basiliskok Leonen mesedea galdu zuen, Tarasikodissa, ostera Zenon I.a, isauriarra izango zen aurrerantzean Leonen kuttuna.