Edukira joan

Txantiloi:2013-31 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

2011ko Libiako Gerra Zibila edo 2011ko Libiako Iraultza Iparraldeko Afrikan dagoen Libian Muammar al Kadafi boteretik kentzeko egindako matxinadaren ondorioz hasitako gerra da. 2011ko martxoaren 15ean, aurkariek manifestaldi baketsu egin eta gobernuak militarren bidez itoarazi zituen. Honek herrialde osotik matxinada eragin eta Benghazin Trantsiziozko Kontseilu Nazionala sortu zuten, Kadafi boteretik botazeko eta hauteskunde demokratikoak egiteko helburuez. Martxoaren hasieran, Kadafiren armadak ekialderantz jo eta matxinoen zenbait hiri okupatu zituen Benghazi eraso baino lehen. Baina Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluko 1973 ebazpenak bere kideek hegan ez egiteko eskualdea sortu dezaten eskatu. NATOren laguntzarekin Trantsiziozko Kontseilu Nazionala (TKN) Tripoliraino iritsi zen eta bertatik Kadafi eta bere familia bota. 2011ko irailaren 1ean Sirte hiria erasotzeko saiakera egingo zutela adierazi zuten. Munduko hainbat herrialdek TKN Libiako gobernu legitimoa dela adierazi zuten irailaren hasierarako eta Kafadi gobernuan zegoela kongelatutako dirua itzultzen hasi ziren. Beste batzuk, adibidez Afrikako Batasunak, uko egin zion TKN onartzeari herrialde guztia kontrolpean eduki arte. Azkenean, errebeldeek 2011ko urriaren 20ean Muammar al Kadafi atzeman eta exekutatu zuten, Sirte hiritik ihes egiten saiatzen ari zela. Trantsiziozko Kontseilu Nazionalak urriaren 23an Libiaren askapena aldarrikatu zuen eta gerra zibilaren amaiera.