Edukira joan

Txantiloi:2013-48 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Athletic Cluba (gaztelaniaz Athletic Club; ofizialki Athletic Club) lehen mailan dabilen futboleko talde euskalduna da. 1898. urtean sortu zen. Euskal Herriko futbol talderik zaharrena da, baita arrakastatsuena ere historian zehar. Betidanik egon da lehen mailan, Real Madrid eta FC Barcelonarekin batera, eta doblete (Liga eta Kopa denboraldi berean) gehien duen taldea da, bostekin.

Futbola Bilbora jokalari talde bik eraman zuten, biek Erresuma Batuarekin lotura zutenak: altzairugintza eta itsas-merkataritzan aritutako langile britainiarrak eta Erresuma Batuko eskoletatik itzulitako euskal ikasleak. 1890eko hamarkadaren hasieran langileek Bilbao Football Club izeneko taldean sortu zuten. Tartean 1898an Zamacois Gimnasio inguruan zebiltzan ikasleek Athletic Club sortu zuten. 1901ean Bilboko Cafe Garcia eginiko biltzar batean estatutuak onartuak izan ziren.