Edukira joan

Txantiloi:2014-36 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Irlandako Errepublika (irlanderaz Poblacht na hÉireann; ingelesez Republic of Ireland) —edo Irlanda nahiz EireEuropa ipar-mendebaldeko Irlandako uhartean dago eta Europar Batasuneko kide da. Hiriburua Dublin da. Gaur egungo Estatu Burujabe modernoa Irlandako uhartearen 5/6en jabe da, banaketa hau 1921ko maiatzaren 3an eman zelarik. Demokrazia Parlamentaria eta Errepublika bat da. Ipar-ekialdetik Ipar Irlanda du mugakide, ekialdetik Irlandar itsasoa, hegoaldetik Itsaso Zeltikoa, eta mendebalde nahiz iparraldetik Ozeano Atlantikoa. Estatuaren izen arrunta Irlanda da (ingelesez Ireland eta irlanderaz Éire [ˈeːrʲə]), Irlandako Errepublika izen osoa Estatua eta uhartea bereizi behar direnean erabili ohi da.