Txantiloi:2014-45 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

John Fitzgerald Kennedy (Brookline, Masachusets, 1917ko maiatzaren 29a - Dallas, Texas, 1963ko azaroaren 22a) Estatu Batuetako 35. presidentea izan zen, presidente zelarik atentatuz hil zena. John F. Kennedy, Jack Kennedy edo JFK ere deitu izan zaio.

Vietnameko gerra eta Kubako misilen krisia izan ziren bere presidentziako gai larrienak. Nazioaren barnean arraza beltzeko estatubatuarren eskubideak zabaltzen saiatu zen.

1960ko hauteskundeetan aukeratua izan zen, Richard Nixon berari irabaziz eta Dwight D. Eisenhowerri erreleboa hartuz. Gazte garaian, Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen, AEBtako soldadu. Politikan sartu zenean, Masachusetseko senatari izendatu zuten eta, ondoren, AEBtako presidente.