Edukira joan

Txantiloi:2014-50 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eskozia estatu indenpendientea bilakatu edota Erresuma Batuko herrialdea izaten jarraituko duen erabakitzeko (ingelesez: Scottish independence referendum; Eskoziako gaeleraz: Referendum air Neo-eisimealachd na h-Alba; eskozieraz: Scots unthirldom referendum) 2014ko irailaren 18an ospatu zen galdeketa izan zen.

David Cameron buru duen Britainiar gobernuak 2012ko urtarrilean bertan erreferenduma datozen 18 hilabeteetan ospatu beharko litzatekela adierazi zuen eta erabat legala izateko espreski Erresuma Batuko Legebiltzarraren onarpena izan beharko lukeela. Erreferendumaren aurretik Eskoziak Erresuma Batuarekiko independentzia ahalbideratuko lukeen kontsulta lotesle bat ospatzea gaituko lukeen lege baten onarpena burutu beharko litzateke.

Kontsulta hau burutzeko egitasmoak 2009. urtetik datoz, beharrezko babes politikoak lortzeko hainbat eskoziar agenteen arteko kontsultak programatu zirenean. 2009-2010 artean Lege egitasmo honek erreferenduma Eskoziako Alderdi Nazionalaren lege proposamenen artean zatirik garrantzitsuena bilakatu zuen, bai eta 2011ko Eskoziako Legebiltzar hauteskundeetan zehar ere, azken hauetan alderdi horrek emaitza bikainak lortu eta Eskoziako Legebiltzarran gehiengo absolutuaz jabetu zelarik.