Txantiloi:2018-3 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Donostia (ofizialki Donostia / San Sebastián) Gipuzkoako hiriburu eta udalerri nagusia da, eta Euskal Herriko hiri jendetsuenen artean laugarrena, 180.179 biztanle dituenez. Metropoli eremuak, berriz, 400.000 bat biztanle ditu. Kantauri itsasoaren ertzean dago, Bizkaiko golkoaren magalean.

Euskal Herriko hiriburuetatik Donostiak du euskaldunen ehunekorik handiena: % 33,5. Administrazio, kultura, hezkuntza eta turismoaren zentro garrantzitsu bat da Euskal Autonomi Erkidegoan, eta 2016an Europako kultura-hiriburua izan da. 2014an, National Geographic aldizkariak munduko hiri zoriontsuenen artean kokatu zuen Donostia.