Positibismoaren eskolan hezia, Durkheimek gizarte gertakaria berezko izaera zuen osotasun baten antzera hartzen zuen, hain zuzen zatien batura baina harago dagoen osotasun bat. Definizio horri esker bereizi ahal izan zituen gertaera banakoak eta kolektiboak, sozialak eta psikologikoak, eta hala gizarteak gizabanakoengan duen eragin zedarritzailearen balizko baldintzak azaltzeko funtsak ezarri zituen. "Kanpokotasuna, hedapena eta betetzeko derrigortasuna dira egitate sozialaren ezaugarriak": tesi honek soziologiaren benetako sortzaile bilakatuko du diziplina autonomo eta zientifiko gisa. Durkheimek gaur egun oso ezagunak diren hainbat terminoen sortzaile izan zen, besteak beste anomia eta kontzientzia kolektiboa.