Txantiloi:Gertaerak/6/19
- 1269 - Luis IX.a Frantziako Erregeak juduek jendaurrean lauki hori bat soinean josita eramateko agindu zuen, zilarrezko hamar liberako isunpean.
- 1790 - Noblezia eta kleroa ezeztatu ziren Frantzian.
- 1846 - AEBtako New Jersey hirian erregistratutako lehenbiziko beisbol partidua (irudian) jokatu zen.
- 1978 - Garfield katuaren lehen zirri-marra argitaratu zen.
- 2014 - Espainiako Erresuman Filipe VI.a errege koroatu zuten.