Txantiloi:Urria 15
Teresa eta Otxanda.
- 1582 - Santa Teresa Avilakoa (irudian) erlijioso eta idazle espainiarra hil zen (j. 1515).
- 1582 - Gregorio XIII.a aita santuak gregoriotar egutegia ezarri zuen herrialde katolikoetan (Espainia, Italia, Polonia eta Portugal).
- 1940 - Lluis Companys, Kataluniako Generalitateko presidente izana, fusilatu zuten.
- 1975 - Legazpin (Gipuzkoa) ikurrinaren aldeko lehen ekintzak egin ziren.
- 1983 - Joxean Lasa eta Joxi Zabala tolosarrak bahitu zituzten. Hilda eta tortura gogorren zantzuekin aurkitu zituzten, 1995ean. Hainbat espainiar guardia zibil eta Julen Elgorriaga gobernadore zibila epaitu eta errudun deklaratu zituzten 2000. urtean, baina hilabete gutxiren buruan gehienak libre atera ziren kartzelatik; azkena (Rodriguez Galindo jenerala) 2004an atera zen.