Txantiloi eztabaida:Donostiako leku interesgarriak 2016

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi honen komenigarritasunaz[aldatu iturburu kodea]

Txantiloi hau nahas-mahas izugarria da. Geltokiak eta lurmuturrak (zer ikusirik du gauza batak bestearekin?) batera jartzen ditu, "leku interesgarri" direlako irizpide subjektiboaz (Lugarizko geltokia leku interesgarritzat hartzea irriparrea ateratzeko modukoa da, geltoki bat da eta kitto). Luzea dela esatea gutxi da. Beste wikipedietan asko nabigatzen dut eta horrelako txantiloirik ez dut inon ikusi. Egokiena, lekuak kategoria objektiboen arabera banatzea eta horietako bakoitzeko txantiloi berezia egitea litzateke. - --Joxemai; (erantzunak) 08:39, 13 ekaina 2016 (UTC)

Aukera bat txantiloiaren izena aldatzea da: Donostiako lekuak edo Donostiako lekuen aurkibidea izendatuz, adibidez, bukatu da leku bakoitzaren interesgarritasunari buruzko eztabaida. Luzerari dagokionez, aurkibidea luzea da bai, baina kolapsatua agertzera behartuz gero -eta horrela dago-, ez diot arazo haundiegirik ikusten: orria kargatzerakoan ez dio artikuluari kalterik egiten, eta zabaltzen duen erabiltzaileak aurkibidea erabilgarria aurkitu dezakeela uste dut. -Lainobeltz (eztabaida) 04:48, 14 ekaina 2016 (UTC)

Nire iritziz, parkeetarako txantiloi berezia, geltokietarako beste txantiloi bat, leku geografikoetarako beste bat, ... litzateke egokiena, beste wikipedietan egiten den bezala bestalde. Kaxa horien helburua nabigazioa erraztea da eta artikulu horietako batera helduta zein hasiko da txantiloian beste zerbait bilatzen? Zerbait aurkitzeko denbora pila beharko luke. Zerrenda osoetarako kategoriak daude, zeinak alfabetikoki eta hierarkikoki ordenatuta bilaketa exhaustiboa errazten duten. - --Joxemai; (erantzunak) 06:24, 14 ekaina 2016 (UTC)

Joxemai zuk diozunarekin ez nago ados: beste Wikipedietan ere badaude hiri bateko eraikinak, kirol instalazioak, museoak, parkeak, kaleak edota geltokiak denak batera biltzen dituzten infotaulak. Adibidez, Llocs d'interès de Barcelona (katalanezko, ingelezko, bielorrusiera, errusiera, galiziera Wikipedietan agertzen da). Urrutira joan gabe, {{Madrilgo leku interesgarriak}}, {{Bilboko leku interesgarriak}} edota {{Iruñeko leku interesgarriak}} txantiloiak sortzeko oinarritzat erabili nuena. Kategorietan galdurik egon daitezkeen artikulu interesgarriak ñehen bistara ekartzeko modu egokia iruditzen zait eta collapse moduan ezkutuan daudenez ez dut uste bere luzeera artikuluaren funtzionamendu edo irakurketarako oztopo izan daitekenik.
Normalean hemen sortzen ditudan txantiloiak ez ditut ezerezetik edota nire nahieran sortzen, aurretik beste Wikipediak arakatzen egon ondoren, haietan zeozer topatu eta geurera hobekuntza gisa ekarri daitezkela egiaztatu ondoren sortuak izaten dira. Bestalde, Lugarizko geltokia beharbada zuretzat ez da interesgarria izango, arkitektura edota historia aldetik argi dago ezetz, baina hirian mugitu nahi duenarentzat garraiobide edo mugikortasunen aldetik dagokionez, bada.
Laburragoa egin litekela horretan zurekin ados nago, beharbada infotaula beraren barnean, atalka sailkatutako ireki eta ezkutatuko daitezkeen azpitaula batzuen bidez, edota infotaulan agertuko diren leku nabarmenen aukeraketa askoz ere mugatuagoa eginez artikulu kopurua murriztuz.
-Euskaldunaa (eztabaida) 19:27, 14 ekaina 2016 (UTC)

Kaixo, Euskaldunaa. "LLocs d'interes turistic" txantiloi hori askoz ere laburragoa da, zerorrek aitortu duzun bezala, eta benetan interes turistikoa duten lekuak biltzen ditu. Txantiloia horrela moldatzearen alde egongo nintzateke. - --Joxemai; (erantzunak) 06:22, 15 ekaina 2016 (UTC)

Ados, Joxemai. Astia dudanean ahal dudan hautaketa zorrotzena egin, artikulu mordoxka bat kendu, hiriko leku nabarmenenak hautatu, eta Donostiako leku interesgarrien aurkibidea Bartzelona edo Madrilgoaren tamaina berberera egokituko dut. Bilbo eta Iruñearekin ere berdin egin beharko da. Ondo izan.
-Euskaldunaa (eztabaida) 17:04, 15 ekaina 2016 (UTC)