Edukira joan

Txantiloi eztabaida:Urtarrila 14

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Espainia existitzen al zen 1539. urtean? Ez zen Gaztelaren menpe geldituko? --ziberpunk 16:50, 13 Urtarrila 2006 (UTC)

Gaztela ere, bi zeuden, eta Nafarroa eta Aragoi... Beste wikietan horrela jartzen du. Agian espainiarrak izan ziren, hala ere, espainia ez bazegoen... Gainera, Espainia 1474. urtean batu zen, wikipedia gaztelatarraren arabera. Kabri, (erantzunak hemen) 16:59, 13 Urtarrila 2006 (UTC)
Ez, gaztela bat zegoen. Kuba Gaztelako erresumak konkistatu zuen ez Nafarroakoa ezta Aragoikoa. Bai, gaztelaniar wikipediak espainia 1474. urtean batu zela dio, katalana eta euskalduna eta frantsesaren arabera 1512. urtean izan zen, ingelerakoak dio 1474 baina duela bi egun 1714 esaten zuen, japonierakoak 1714 esaten du, asturianoak 1812. Ez dago batere argi, eta data bat hartu beharko genukela koherentzia bat mantentzeko. Hala ere, data hau zehaztea ez dago argi. Gutxienezkoa 1714.ekoa da, ordura arte erresuma berezituak bait ziren espainia osatzen dutenak. Agian 1716. urtea izan daiteke, azken Nueva Planta en:Nueva_Planta_decrees es:Decretos_de_Nueva_Planta ca:Decret_de_Nova_Planta dekretua data horretan izan baitzen. 1812. urtea ere izan daiteke, urte horretan bukatu baitzen frantziaren gobernua penintsulan eta konstituzio espainiarra sortzen da. --ziberpunk 19:11, 13 Urtarrila 2006 (UTC)