Txikipedia:Aljona Savchenko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aljona Savchenko

Aljona Valentivnina Savchenko izotz gaineko patinatzaile artistiko Alemaniarra da. 1.52m neurtzen du eta 1984ko urtarrilaren 19an jaio zen. Bere ibilbidearen hasieran, Savchenkok Ukraina ordezkatu zuen Dmitri Boyenko eta Stanislav Morózovekin. Morózov-ekin Munduko Junior Txapelketa irabazi zuen 2000. urtean eta Ukrainako txapeldun izan zen bi aldiz, 2002ko neguko Olinpiar Jokoetan lehiatzeaz gain.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aljona patinaje artistikoaz interesatzen hasi zen telebistaz ikusita. Bost urte zituela hasi zen aitarekin laku izoztu batean praktikatzen.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005-2006[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehen urrezko domina irabazi zuen Skate Kanada izotz gaineko patinaje artistikoko Grand Prix txapelketan, programa motza eta librea irabaziz eta 175.60 puntu lortuz.

2006-2007[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006an, Savchenko eta Szolkowy hirugarren geratu ziren Txinako Kopan, eta Errusiako Kopa irabazi zuten, 2006-2007ko Grand Prixeko finalerako sailkatuta amaituz, San Petersburgon. Finalean zilarrezko domina irabazi zuten, 22.52 puntu Shen Xue eta Zhao Hongbo irabazleen atzetik.

Aljona Savchenko bere urre domina ospatzen
Aljona Savchenko

2010-2011[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamabost ikuskizunetan parte hartu ondoren, Savchenkok eta Szolkowyk 2010eko maiatzean ekin zioten hurrengo denboraldirako entrenamenduari. Flip laukoitz batekin esperimentatzen hasi ziren, eta batzuetan egitea lortu zuten, baina "kontzentrazio oso altua" eskatzen zuten, entrenatzailearen hitzetan.