Txikipedia:Amaia Arranz Otaegui

Wikipedia, Entziklopedia askea

Amaia Arranz Otaegui 1987an jaio zen, Tolosan. Arkeobotanikaria da.

Kopenhageko Unibertsitatean ikerketa lanean ari zela, ogiaren jatorria uste zena baino zaharragoa dela adierazi zuten aztarnak aurkitu zituen bere taldearekin Jordaniako Basamortu Beltzean.

Aurkikuntzak ogiaren historiari buruz zeuden teoriak zalantzan jarri ditu. Orain dela urte batzuk arte uste zen ogia Neolitoan sortu zela, nekazaritzaren ondorioz. Arrasto hauek 14.000 urte baino gehiago dituzte, Neolitoa baina 4.000 urte lehenagoak dira.

Aukikuntzak ohiartzun handia izan zuen. Ameriketako Arkeologia Institutuak 2018ko hamar aurkikuntza esanguratsuenen artean kokatu du.