Txikipedia:Anfisa Reztsova
Anfisa Anatólievna Reztsova, Yakimetsen jaioa da 1964ko abenduaren 16an. Kirolari errusiar bat da, SESBrako lehiatu zena biatloian eta iraupen-eskian. Orain Moskun bizi da. Bi alaba ere baditu, Daria Virolayen eta Kristina Reztsova izena dute.
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hiru neguko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen. Guztira bost domina irabazi zituen, tartean hiru urre. 1988an iraupen eskiko 4 x 5 km erreleboan. 1992an biatloieko 7,5 km eta 1994an biatloieko 4 x 7,5 km erreleboan. Zilarrezkoa 1988an irabazi zuen iraupen eskiko 20 km eta brontzezko bat 1992ko biatloieko 3 x 7,5 km erreloboean. Aipagarria da, eskiatzean eta biatloiean, urrezko domina olinpikoak irabazten dituen bakarra delako.
Reztsovak FIS Nordic World Ski Championships txapelketan ere lortu zuen arrakasta, hiru urre irabaziz 4 x 5 km relay: 1985, 1987 eta 1999an eta bi zilar 1987eko 5 km eta 20 km. Munduko kopa bat ere irabazi zuen.
Errusiako kirol webgune batean egindako elkarrizketa batean, bere ibilbidearen amaieran legez kanpoko drogak erabili zituela onartu zuen.[1]
Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iraupen eskia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
URSS-ari errepresentatzen | |||
Joko olinpikoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Froga |
1988 | Calgary ( Canadá) | Urrea | 20 km |
1988 | Calgary ( Canadá) | Zilarra | Erreleboa 4 × 5 km |
Munduko txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Froga |
1985 | Seefeld ( Austria) | Urrea | Erreleboa 4 × 5 km |
1987 | Oberstdorf ( RFA) | Urrea | Erreleboa 4 × 5 km |
1987 | Oberstdorf ( RFA) | Zilarra | 5 km |
1987 | Oberstdorf ( RFA) | Zilarra | 20 km |
Rusia-ri errepresentatzen | |||
Munduko txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Froga |
1999 | Ramsau ( Austria) | Urrea | Erreleboa 4 × 5 km |
Biatloia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Equipo Unificado-ari errepresentatzen | |||
Joko Olinpikoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Froga |
1992 | Albertville ( Franzia) | Urrea | Abiadura |
1992 | Albertville ( Franzia) | Brontzea | Erreleboa |
Munduko txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Froga |
1992 | Novosibirsk ( Rusia) | Zilarra | Taldean |
Rusia-ri errepresentatzen | |||
Joko Olinpikoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Froga |
1994 | Lillehammer ( Noruega) | Urrea | Erreleboa |
Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) Anfisa Reztsova. 2020-09-26 (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).