Wikipedia, Entziklopedia askea


Apoarmatu istilzale dortoka, Emys orbicularis, lau hankako narrasti orojalea da, nahiz eta intsektu, molusku eta arrain txikiak jan gehien bat.  Dortoka hau bi familia ezberdinetako kide da.

Apoarmatu istilzalea

Zer nolako egitura eta itxura dute?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helduen oskola zapala, atzetik zabalagoa eta 20-30 cm-koa izaten da. Helduek gorantz eta beherantz mugitzen laguntzen dien aurreko zeharkako txanga bat dute.

Dimorfismo sexuala ere aurkitzen da. Hau da, arrek eta emeek itxura ezberdina dute. Estaltzea (sexu ezberdineko arteko parekatzea da eta sexu ugalketa du helburutzat) errazteko, arren isatsa luzeago da eta oskolaren beheko aldea sakonduagoa.

Azala iluna dute orban edo marra argiez estalia. Bere gorputz-adarrak luzeak dira eta oin palmatuak dituzte igeriketarako ondo moldatuak. Jaioberriak oso txikiak dira.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa eta bertan Euskal Herriaren kokapena

Dortoka hau ur gezatakoa da. Europako leku askotan topa dezakegu, Europako iparraldean eta erdialdeko zenbait tokitan izan ezik. Gainera, Euskal Herrian ere aurkitzen da, baita Asia edo Afrikako herrialde batzuetan ere.




Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur geldietan eta hareazko eta belartsuak diren hondoak dituzten ibaien meandroetan bizi da.

Apoarmatu istilzaleek naturaz inguraturik eta oihantsuak diren pasaiek inguratzen dituzten hezeguneetan bizitzea nahiago dute. Bestalde mendi ingurunetan ere topa dezakegu bertan elikatzen baita batzuetan.

Animalia hau erdi uretakoa erdi lurrekoa da. Lurreko mugimenduek kilometro 1 har dezaketelako, eta, noizbehinka, 4 kilometro arte uretatik kanpo ibiltzen delako.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elikadurari dagokionez, Apoarmatu istilzaleak digestio-prozesua areagotu dezakeen landare eta animaliak jaten ditu. Intsektu, molusku, lur-zizare eta arrain txikiak jaten ditu gehien bat.

Jakinarazi denez, heldu batek dieta haragijale batekin hasten da eta dieta belarjaleago baterantz joten du zahartu eta tamainan hazten den heinean. Dortoka honek energia gutxiago duen elikagai bat nahiago du, energia gehiena ugalketatik errekuperatzeko gastatzen baitu.

      Ikusi!


Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrautza bidez ugaltzen dira, hau da, obiparoak dira. Arra emearen atzetik ibiltzen da hau atrapatu arte, horrela estalketa erreztuz. Ondoren, emeak 3-18 arrautza jartzen ditu toki eguzkitsu eta babestu batean. Kumeak bi hilabete, bi hilabete eta erdi pasa ondoren jaiotzen dira.


   Ba al dakizu   
+ Oso arraroa izan arren, 100 urte baino gehiagoko adinera irits daitezke.

Ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibai ertzean eguzkia hartzea gogoko dute odol hotzeko animaliak baitira. Oso lotsatia denez edozein arriskuren aurrean oso azkar uretan murgiltzen da. Lehorrean, lehorreko dortokak baino bizkorrago mugitzen dira. Udazkena iristen denean lohian hondoratzen da negua igarotzeko.

Gizakien inpaktua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki, mota hauetako dortokak konpainia- animaliak izan dira, hala eta guztitz ere,  hau egitea dagoeneko debekatuta dago. Izan ere, duela urte batzuk basoan bizi diren animaliak babesteko lege bat atera zuten hau galarazten zuena eta oraindik indarrean dagoena.

Ildo beretik, duela gutxi ezagutu da, gaur egun Apoarmatu istilzale dortokak bizi diren lekuak ez datozela bat berain jatorrizko bizilekuekin.

Gaur egungo egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie honek jasaten dituen mehatxuak hauek dira: bere habitata suntsitzea hondakinak lurreratugatik, eta elikagai eta espazioaren alde lehiatzen diren espezie exotikoak sartzea.


Badirudi Espainian Andaluzia, Katalunia, Galizia eta beste herri batzuetan bizi diren dortoka mota honen kantitatea gutxitu dela.