Wikipedia, Entziklopedia askea

Arantzibia dorretxea

Arantzibia dorretxea Berriatuan dagoen Erdi Aroko dorretxea da.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berriatua eta Ondarroa arteko errepidearen alboan dago, Artibai ibaiaren meandro batean, Gorozika auzora (Ondarroa) joateko bidean.

Atzean dorretxea, eta aurrean errota izan zen baserria

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1370 inguruan eraiki zuen Pedro Ortiz handikiak.

1443an, leinu gerren garaian, ganboatar leinukoek etxeari eraso egin zioten. Etxeko jauna hil zuten eta dorrea erre eta eraitsi egin zuten.

1500 inguruan berriro eraiki zuten.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai batean harresiak eduki zituen, baina gaur egun ez ditu.

Jatorrian hiru solairu zituen. XVII. mendean beste bi solairu gehitu zitzaizkion.