Txikipedia:Arizkungo harpa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arizkungo harpa.

Nafarroako Arizkun herrian “harpa” esan izan zaio igurtzitako hari-instrumentuen (kordofonoen) familiako soinu-tresna honi. Halako eta bestelako tresnak inauteri garaian erabili izan dira herri honetan, kantu eta dantzak laguntzeko, zarata egiteko zein txantxetarako.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makila luze baten parean bertikalki metalezko haria du tenkaturik. Behealdean lata ontzi batek erresonantzia kaxaren funtzioa betetzen du. Makilaren goialdean latorri zati batzuk daude, pandero txinden antzera.

Nola jotzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jotzeko bertikalki hartzen da, esku batekin, eta lurraren kontra jotzen da, oinarrizko erritmoa markatuz eta goiko txindei zeharka eraginez. Beste eskuarekin zurezko ezpata horzdun gisako bat harturik, metalezko haria jotzen eta igurzten da hotsa emateko, biolin baten modura.