Txikipedia:Asier Martínez
👶 Jaiotza 2000ko apirilaren 22a Zizur Nagusia |
🔨 Lanbidea atleta |
📷 |
Asier Martinez Echarte, Zizur Nagusian (Nafarroa) jaio zen 2000ko apirilaren 22an.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Asier txikitatik hasi zen atletismoa praktikatzen, bere gurasoen eraginagatik. Izan ere, bere ama, Elena Echarte, hesi-lasterkaria izan zen eta bere aita atleta. Asierri, bere familiaren eraginez, atletismoarekiko interesa piztu zitzaion eta entrenatzen hasi zen.
16 urte zituela, Club Pamplona Atleticok fitxatu zuen eta han goi-jauzian eta hesietan aritu zen. Han ezagutu zuen bere egungo entrenatzailea, François Beoringyan, eta harreman estua sortu dute orain arte.
17 urtetatik 18 urte arte goi-jauzian Espainiako txapelduna izan zen. Hala ere, azkenean, hesietan espezializatu zen hobeto moldatzen zelako.
Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2022an Munduko Txapelketan parte hartu zuen eta 60 metroko hesietan laugarren postua eskuratu zuen. Hilabete bat pasa ondoren, Europako Txapelketan urrezko domina irabazi zuen.
"Nire koadrillakoen babesa niretzat dena da. Nire motorra dira. Oso pozik nago haiek beti egon direlako ondoan; asko estimatzen dut hori."
Bi dioptriak ondo ikustea eragozten diote, baina horrek ez dio betaurrekoak janztera behartzen. Begiak itxita egin dezakela korrika, dio beti, lasterketak mekanizatuta dituelako
Asier pertsona normal bat da, irakurtzea asko gustatzen zaio, baita musika entzutea ere. Zientzia Politikoak ikasi zituen Bilbon, Euskal Herriko Unibertsitatean. Egunero joaten zen Iruñatik Bilbora ikastera, eta ostean entrenatzera zihoan Iruñara berriro. Bizitza osoa darama hesi-lasterketako izarra bilakatzeko ametsetan, eta jada lortu du. Baina, horretarako, hainbat gauzari uko egin behar izan dio. Bakoitzak dituen ametsak lortzeko egin behar diren esfortsu eta sakrifizioen adibide bikaina da. Atletismoan bere erreferentea Pascal Martinot-Lagarde hesi-lasterkari frantsesa da. 2020tik aurrera asko hobetu du eta azken urteetan hainbat sari irabazi eta markak gainditu ditu.[1]
SARIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]
URTEA | TXAPELKETA | LEKUA | POSTUA | PROBA |
---|---|---|---|---|
2019 | EUROPAKO TXAPELKETA 20 URTE AZPIKOAK | SUEZIA | 16 | 110 metroko hesi proba |
2021 | EUROPAKO TALDE TXAPELKETA | POLONIA | 1 | 110 metroko hesi proba |
2021 | EUROPAKO TXAPELKETA 23 URTE AZPIKOAK | ESTONIA | 1 | 110 metroko hesi proba |
2021 | TOKIOKO JOKO OLIMPIKOAK | JAPONIA | 6 | 110 metroko hesi proba |
2021 | TOKIOKO JOKO OLIMPIKOAK | JAPONIA | 4 | 60 metroko hesi proba |
2022 | EUROPAKO ATLETISMO TXAPELKETA | ALEMANIA | 1 | 110 metroko hesi proba |
2022 | MUNDUKO ATLETISMO TXAPELKETA | AEB | 3 | 110 metroko hesi proba |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Asier Martínez. 2023-01-04 (Noiz kontsultatua: 2023-02-22).