Txikipedia:Azkue baserria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azkue baserria

Azkue baserria Ibarran dago. XVI-XVII. mendeen artean sortu zen. 2001eko urriaren 11n, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen. Gaur egun osorik mantentzen da.

Baserriaren alde bakoitzak 20ren bat metro neurtzen ditu, eta horietako batean armarri barroko bat du. Behe solairua, lehena eta ganbara ditu. Harlangaitzez eginda dago eta lau fatxadak karez zurituta ditu.