Txikipedia:Azpeitia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Datuak, labur
🏴  LurraldeaGipuzkoa
👨‍👨‍👦‍👦  Biztanleak15.183
🔎  Azalera69,39 kilometro koadro
🌄  Altuera80 metro
Map

Azpeitia Gipuzkoako udalerri bat da. 14.690 biztanle ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzo hauek ditu: Loiola, Nuarbe, Urrestilla, Aratz-Erreka, Eizagirre, Elosiaga, Izarraitz, Odria, Oñatz, Matxinbenta, Lasao eta Landeta.

Herrian Ibai-Eder urtegia dago, eta eskualdeko ur hornitzaile nagusia da.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019 urtean 15.055 biztanle zituen.

Udaletxea

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko udal hauteskundeen ondorioz, Nagore Alkorta izendatu zuten alkate, Azpeitiko lehen emakume alkatea.

Eraikin garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Loiolako Santutegia. XVII. mendekoa.
  • Antxieta jauregia. XVI. mendekoa.
  • Enparan dorretxea. 1320 urtekoa da. 1535ean berreraiki zuten. Eta gaur egungo itxura 1750ean eman zioten.
  • Olatzeko Andre Mariaren baseliza.
Loiolako Santutegia

Azpeitiar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]