Txikipedia:Bakearen Usoa (Nestor Basterretxea)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bakearen Usoa Donostian dagoen burdinazko eskultura bat da eta Nestor Barrenetxeak egin zuen 1980an.

Jatorria
Sortzailea(k) Nestor Barrenetxea
Sorrera-urtea 1980(e)ko hamarkada
Deskribapena
Neurria 700x900x100 zm
Materialak burdina, poliester txuria
Genero artistikoa Arte publikoa
Kokapena
Lekua Zurriola
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Udalerria Donostia

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

80ko hamarkadan Donostiako Udalak Nestor Barrenetxeari eskultura hau egitea agindu zion.

Hiria bakearekin, askatasunarekin eta bizikidetzarekin duen konpromisoa erakusteko. Bakearen sinbolo unibertsala erabilita ideia hau izan zuen eskultore bizkaitarrak.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1988ko abenduaren 21ean eskultura estreinatuz Donostiako Zurriola pasealekuaren itsasertzean kokatu zuten. Bertan, festa handi batekin inauguratu zuten.

Nestor Barrenetxea.