Txikipedia:Beira
Beira material gogor bat da, baina, era berean, oso hauskorra ere bada. Inorganikoa, gardena eta amorfoa da. Leihoak, lenteak, botilak eta halakoak egiteko erabiltzen da.
Beira lortzeko, 1500 °C ingurutan hiru hauek fusionatu behar dira: silize-hondarra (Si O2), sodio karbonatoa (Na2 CO3) eta kareharria (Ca CO3).
Noiz hasi zen gizakia beira egiten?[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dirudienez, Kristo aurreko 1200 urtean hasi ziren gizakiak beira egiten, Egipton eta Mesopotamian.
Beira birziklagarria da[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Beira birziklatu egin daiteke. Edukiontzi berdeetara bota behar da. Gainera, nahi beste aldiz birzikla daiteke; ez du kalitatea galtzen.
Normalean, beirak, birrindu eta birziklatu baino lehen, kolorearen arabera bereizten dituzte.