Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1933ko abuztuaren 13a
Ondarroa
💀
Heriotza
2014ko ekainaren 8a
Ondarroa
🔨
Lanbidea
misiolari
📷
Argazkiak
ikusi
Bitxore Laka

Bitxore Laka Guenaga (Ondarroa, 1933ko abuztuaren 13a - Ondarroa, 2014ko ekainaren 8a), misiolaria eta artista izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Misiolaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1953an herritik kanpora joan zen elizako erakunde batekin. Lehenengo Gironara joan zen, langile auzo batera, eta han eskolak ematen zizkien emakumeei, josten ikasteko eta. 1961ean Ondarroara bueltatu zen, gaixotasun baten ondorioz ebakuntza bat egin ziotelako.

Osasuna berreskuratu zuenean, Kataluniara itzuli zen. Bartzelonako auzo pobreetan egon zen, eta han hasi zen Bitxore artea lantzen.

1969an herrira bueltatu zen, bigarren ebakuntza bat egiteko. Francoren diktaduraren azken urteak ziren, eta herrian gatazka politiko handia zegoen, Francoren kontrako mugimenduak indar handia hartu zuelako. Bitxorek elizarekin harremanak apurtu zituen, Elizak Francoren diktaduraren alde egiten zuelako.

Artista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bitxore Laka Kresala elkartearen arte tailerrean hasi zen lanean, eta gero Artelan tailerra ipini zuen martxan 1983an.

1979an Ondarroako jaietako Leokadi pertsonaia asmatu zuen. 1988an Ondarroako inauterietako Lantzoi eta Akuli pertsonaiak sortu zituen. San Juan bezperako akelarrea ere asmatu zuen. Latxanbre herritarrarekin batera egin zituen lan hauek.

Beste hainbat pertsonaia ere sortu zituen: buruhandiak, herensugea, erraldoiak... Bitxore Lakak egindako erraldoiak oso ezagunak bihurtu ziren Euskal Herrian, jai askotan parte hartzen zutelako. Erraldoi hauek berezitasun bat dute: besoak mugitzeko gai dira.

Bitxore Lakak egindako erraldoiak, Ondarroan
Bitxore Lakaren omenez Ondarroako emakumeek egindako murala