Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1989ko abuztuaren 28a
Zizur Nagusia
🔨
Lanbidea
futbolari
📷
Argazkiak
ikusi

Cesar Azpilicueta Zizur Nagusian jaio zen, 1989(e)ko abuztuaren 28(an), 1,78 metro luze da eta 70 kilo pisatzen ditu. Bere anaiarengatik futbolaren munduan sartu zen. Aurrelari izan zen erdilari izatera pasatu aurretik. Baina orain defentsan jokatzen du Chelsean.

Cesar Azpilicueta

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ikastetxeko taldean, San Cernin Kirol Klubean eta bere jaioterriko Zizur Nagusiko Ardoi taldean eman zituen lehen urratsak futbolean. Ondoren, 12 urterekin, Osasunaren harrobian sartu zen, eta 2007an iritsi zen lehen taldera. 2007ko otsailaren 28an Getaferen aurka jokatu zuen Kopako partidu batean debuta egin zuen, Jose Angel Ziganda entrenatzaile zela. Apirilaren 8an lehen mailan debuta egin zuen Real Madrilen kontra, Santiago Bernabeu estadioan. 20 urterekin 2010eko apirilaren 4an Valentzia CFren kontra jokatu zuen 100. partidua. Osasuna taldean eskuin hegalean ezarri zen, maila bikaina emanez eta diru gehiago zuten taldeen arreta deituz. 2010eko udan Olympique Marseilla Frantziako ligako txapeldun izan zen taldean sartu zen. 2006tik 2010era Osasunan, 2010tik 2013ra Olympique Marseillan eta 2013tik 2023ra Chelsea.


Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpilicueta

Olympique Marseilla taldean, 2010eko eta 2011ko Frantziako Supercopa irabazi zuen, 2011 eta 2012 Ligako Kopak irabazi zituen.  2013an eta 2019an UEFA Europa league irabazi zuen.  2015ean Capital One Cup eta Premier League-a. 2017an berriro Premier League-a eta 2018an FA cup.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) César Azpilicueta. 2023-01-30 (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).