Txikipedia:Christine Nesbitt
Christine Nesbitt (1985eko martxoaren 17an jaioa) Kanadakoa den eta erretiratua dagoen abiadura patinatzaile bat da, eta gaur egun Vancuver-en (British Columbia) bizi da. 1000 metroko munduko errekorra zuen, 1 : 12 : 68; 2012ko urtarrilak 28an egin zuena, 2013ko azaroak 17 arte, Britany Bow-ek pasa zionean. Kanadako errekorra da gaur egun.[1]
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
12 urterekin hockey-a utzi ondoren, izotz abiadurako patinajean hasi zen. Kanadako urrezko domina olinpikoa da pista luzeko abiadura patinajean. 2010-eko Vancouver-ko Neguko Olimpiar Jokoetan 1000m-ko proban domina irabazi zuen.[2]
13 urte zituela, 1999an zilarrezko domina lortu zuen Ontario pista motzeko 3000 metroko errelebo taldean, eta brontzezko domina ere irabazi zuen ekitaldi berean 2003ko Kanadako Neguko Jokoetan. Nesbitt pista luzeko abiaduran patinatzen hasi zen 2003ko abuztuan.
Bi urte geroago, Kanadako pista luzeko "Rising Star Award"-a irabazi zuen. 2005-06 tenporadan bere lehen domina irabazi zuen munduko kopa batean, 2005eko azaroaren 20ean brontzea lortu zuen Salt Lake City-ko 1500 metrotan eta gero zilarrezko bi domin irabazi zituen Kanadako emakumezkoen taldearekin.[3]
Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Errekor Pertsonalak[4][aldatu | aldatu iturburu kodea]
Emakumeen abiadura patinatzailea | ||||
Ekitaldia | Emaitza | Data | Kokapena | Nota |
500 m | 37.59 | 2012ko urtarrilak 21 | Utah-ko Obalo Olimpikoa, Salt Lake Hiria | |
1000 m | 1:12.68 | 2012ko urtarrilak 28 | Obalo Olimpikoa, Calgary | Gaur egungo Kanadako errekorra (munduko errekorra 2013ko azaroak 17 arte) |
1500 m | 1:52.75 | 2007ko azaroaren 10 | Utah-ko Obalo Olimpikoa, Salt Lake City | |
3000 m | 4:03.44 | 2011ko otsailaren 12 | Obalo Olimpikoa, Calgary | |
5000 m | 7:07.15 | 2008ko urtarrilaren 13 | Obalo Olimpikoa, Calgary | |
Taldeko lehiaketa | 2:55.79 | 2009ko abenduaren 6 | Obalo Olimpikoa, Calgary | Gaur egungo munduko errekorra (Kristina Groves eta Brittany Schussler-ekin) |
Munduko Errekorrak[5][aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ekitaldia | Denbora | Data | Lekua |
Konbinazio txiki | 153.856 | 2007ko azaroaren 11 | Utah-ko Obalo Olimpikoa, Salt Lake Hiria |
Taldeko lehiaketa | 2:55.79 | 2009ko abenduaren 6 | Obalo Olimpikoa, Calgary |
1000 m | 1:12.68 | 2012ko urtarrilak 28 | Obalo Olimpikoa, Calgary |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Ingelesez) Christine Nesbitt. 2022-03-05 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ (Ingelesez) Christine Nesbitt | Official Website of Canadian Olympic Gold Medallist Speed Skater Christine Nesbitt. (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ (Ingelesez) Christine Nesbitt. 2022-03-05 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ (Ingelesez) Christine Nesbitt. 2022-03-05 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ (Ingelesez) Christine Nesbitt. 2022-03-05 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).