Txikipedia:Doris Lessing

Wikipedia, Entziklopedia askea

Doris May Tayler, edo Doris Lessing, (bere izen artistikoa), igelesezko idazlea, poeta, eleberrigilea, antzerkigilea, autobiografialaria, gidoilaria, saiakeragilea, zientzia-fikzio idazlea eta prosalaria zen.

Doris Lessing
Doris Lessing

Iraneko Kermanxah herrian,1919ko urriaren 22an jaio zen, eta zoritxarrez, 2013ko azaroaren 17an hil zen Londres, Erresuma batuan 94 urterekin.

Lessing, haren obretan, asko inspiratzen zen bere Afrikako bizipenetan, bere haurtzaroan eta bizitzako deseingainu sozial zein politikoetan.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

6 urterekin, Afrikako kolonia britainiarretara joan zen, zehazki Hego Rhodesiara (Zimbabwe), tabakoa, artoa eta zerealak ereiten lan egitera. Bertan bizi izan zen 30 urte bete arte. Berarentzat, garai hori gazi-gozoa izan zen; alde batetik, bere amak zorrotz hezi zuen, baina beste alde batetik, bere neba Harryren alboan gozatu egiten zuen naturaz inguratuta. Horrez gain, diskriminazio arrazialarekin asko sentsibilizatu zen.

Bere amarekin etengabeko gatazkak izaten zituen, bere autoritarismoagandik ihesean. Dorisek ikasketak utzi zituen moja katolikoen eskola batean 14 urte zituela; 15 bete ondoren, etxetik alde egin eta haurrak zaintzen lan egin zuen. Autodidakta izan zen, asko irakurtzen zuen, bereziki obra politiko eta soziologikoak.[1]

Idazle lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehien bat, 1962an argitaratu ziren The Grass is Singing eta The Golden Notebook eleberriengatik da ezaguna, baino hala ere 50 nobela inguru eta kontakizun labur ugari idatzi zituen; gainera, antzerkia, saiakera eta biografia bezalako beste alor batzuetan ere murgildu zen.

Aurreko liburuetan bezala, kritika sozialaz gain nobela psikologiko eta existentzialean sakondu zuen.[1]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakume idazle gutxitako bat izan zen Europako literatur sari ospetsuenak irabazten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Doris Lessing. 2022-08-15 (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).