Txikipedia:Eremu natural
Eremu Natural[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eremu, ingurune edo paisai naturala gutxi aldaturik dagoen lurraren zati bat da, eta legalki babestuta egoten da.
Paisaia Naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Paisaia naturala gizakiarengatik eraldaketa txikiak sufritu dituen eremua da. Inor bizi ez den lurrak dira: eskualde polarrak, goi-mendiak eta zenbait oihan tropikal, nondik ehiztariak eta zenbait biltzaile bakarrik igarotzen diren ingurunean aldaketarik eragin gabe.
Bi mota desberdindu ahal ditugu:
- Kostaldeko paisaia, kostan edo ondoan, adibidez hondartzak edo itsaslabarrak.
- Barrualdeko paisaia, kostatik urrun, normalean mendiak, haranak edo lautadak dira.
Eremu naturala izateko zer behar da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eremu naturala izateko baldintza batzuk daude:
- Ekosistema edo paisai ezberdinak izan behar ditu.
- Ekosistema naturalki kontserbatu behar da.
- Animalia eta landare asko behar ditu.
- Eremu hau ikertzea posible izan behar da.
- Uraren emaria erregulatuta egon behar da.
Zeintzuk dira eremu natural motak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Parkeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gizakiak aldatu ditu bere presentziarekin, baina oraindik ingurumenak botere handia dauka leku hauetan, fauna eta flora asko egonez. Hiru motatan banatu ahal ditugu: Natura-parkeak, Eskualdeko Parkeak eta Parke Nazionalak.
Natura Erreserbak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Natura gune hauek babestearen arrazoia, haien ekosistema edo elementu biologikoen hauskortasuna, bitxitasuna edo berezitasunean datza eta horregatik aintzat hartze berezia merezi dute. Hauek dira motak:
- Zientifikoak, balore zientifiko handia daukatelako.
- Integralak, oso babestua daude eta kondizio oso onetan daude.
Monumentu Naturalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Naturan dauden eraikuntza naturalak dira, ederrak eta bereziak izateagatik babesturik daude.
Babestutako Paisaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ingurune naturalen eremuetan, bere estetika eta kultura balioengatik, babes berezia behar dutenak dira.