Wikipedia, Entziklopedia askea

Erradiazio-energia

Erradiazio-energia uhin elektromagnetikoek (argiak, irrati-uhinek eta abar) duten energia da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Energia mota honen berezitasuna hutsean zabaltzeko duen gaitasuna da. Fotoi izeneko partikulen bidez hedatzen da. Zenbat eta fotoi gehiago izan, argiaren intentsitatea handiagoa izango da eta erradiazio-energia handiagoa izango du.