Txikipedia:Fauvismo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Fauvismoa “fauve” hitzetik dator. Fauvismoa zaletasun bereko eta jarrera artistiko oso hurbileko pintore multzo bat zen, kritikaren erasoak elkarrengana hurbildu baizik ez zuena. Ez zen ez elkarte antolatu bat, ez adiskidetasunez edo sineste artistiko zehatz batez elkarri loturiko talde sendo bat, ez eskola bat. Fauvisten arteko lotura eta ezaugarri nagusia kolore biziak erabili izana da, bere garaiko jende asko asaldatu zuen ezaugarria hain zuzen ere. Koloreak beren horretan ezartzen zituzten koadroan: gorriminak, horiak, berdeak Vlaminckek; gorriak eta urdinak Derainek; laranjak eta ubelak Matissek eta Manguinek. Denek ez zuten margo eskala bera erabiltzen, baina denek erabili zituzten kolore bizi horiek, aldez aurretik azterketa sakonak egin ondoren, batez ere Gauguinen eta Van Goghen obran. Koloreak balio adierazkor bat zuen haientzat, eta zirrarak adierazteko erabiltzen zuten mugimenclua irudikatzeko bezainbat.